
Herri Eskolak eta Lezo Institutuak urteroko jaia antolatu dute biharko. Egun osoko egitaraua prestatu dute bi ikastetxeetako jai batzordeak. Honakoa da egitaraua (goizean euria eginez gero, ekitaldiak kiroldegiko kantxan egingo dituzte): 09:00etan: Di...

Marrazketa eta Pintura udal Akademiak udarako hiru ikastaro antolatu ditu, bi hamar urtetik gorakoentzako (marrazketa eta pintura), eta beste bat haurrei zuzendutakoa (6 urtetik aurrera). 10 urtetik gorakoentzako ikastaroak uztailaren 4tik 27ra burutuko dira, astelehen eta asteazkenetan: marrazketa tailerra 10:30etik 12:30era, eta pintura ikastaroa 18:30etik 20:30era. Haurren ikasgela goizez izango da, 10:30etik 12:30era, astearte eta ostegunetan.

Bildu Oiartzunen aurkezpena gaur izango da, 20:00etan, Doneztebe plazan. Herritarrei agertzeko deia egin diete.

Elizalde Herri Eskolaren Eguna ospatuko dute etzi. Hona egitaraua: 09:30ean: Txistulariak. Lartaun taldea. 10:00etan: Diana trikitilarien eskutik, eskolatik plazara. Judo erakusketa. 10:30ean: Ikasleen krosa, aurrebenjamin, benjamin, alebin eta haur mailetan. Irteera Kontsejuerreka kaletik. Eskola irekia 10:30etik 12:00etara HH eta LH. 11:00etan: Bertsoak pilotaleku aurrealdean. 11:15ean: Gimnasia erritmikoa. Tailerrak pilotalekuan. Xake-partidak pilotalekuan. 11:45ean: Euskal dantzak. 12:15ean: Ikasleen emanaldi nagusia. 13:30ean: Ikasleen bazkaria DBHkoen sarreran. 14:00etan: Helduen bazkaria jantokian. 16:00etan: Haur jolasak. 17:00etan: Dantzaldia, Modestorekin. Egunean zehar: Puzgarriak. (11:00-12:30 eta 14:30-18:00) Taberna aterpean. Erakusketa eskolako pilotalekuan: XX. mendea. Oharra: Emanaldiak patioan izango dira, eta eguraldi txarra eginez gero Madalensoro pilotalekuan.

Ibargain Musika Eskolako Nau eta Hiru Bi band! taldeek pop-rock kontzertua emango dute herriko Kastroko iturrian. Emanaldia bihar izango da, arratsaldeko zazpietan.

Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak irteera antolatu du etzirako. Leitzatik Lekunberrira (Nafarroa) joango dira, bizikletaz. Parte hartu nahi dutenez, gaur dute azkeneko eguna izena emateko, eta ikastolako idazkaritzatik pasatu behar dute.