Pello Gonzalezek azpiegituren eskumena eskatu du Pasaian
Pello Gonzalez Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko Hamaikabaten hautagaia Trintxerpera hurbildu da gaur goizean garraio azpiegiturak defendatzeko, “Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta lanpostuak mantendu eta kalitatezko enpleguaren sortzea bermatzeko beharrezko zerbait delako”. Aldi berean, Hamaikabateko buruak Pasaiako portuaren jarduera defendatu du, 3.600 lanpostu sortzen dituelako eta Gipuzkoako barne produktu gordinaren %1,63a suposatzen duelako jarduera horrek. Horrela, Gonzalez Pasaiako badiaren biziberritze integralaren alde agertu da eta portuaren merkataritza jarduera badiaren kanpoaldera lekualdatzearen alde, beti ere kokaleku berriak legeak eska ditzakeen ingurumen zehaztapen guztiak bete beharko dituela azpimarratuz. “Merkataritza jarduerak badian tokirik ez duela eta jarduera hori iraunarazteak pasaitarrek kalitatezko bizi baldintzak izatea eragozten duela uste dugu, eta aldi berean, ezin diogu portuaren jarduerari uko egin; 3.600 lanpostu eta BPGren %1,63a jokoan daude”.
Pello Gonzalez Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko Hamaikabaten hautagaia Trintxerpera hurbildu da gaur goizean garraio azpiegiturak defendatzeko, “Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta lanpostuak mantendu eta kalitatezko enpleguaren sortzea bermatzeko beharrezko zerbait delako”.
Aldi berean, Hamaikabateko buruak Pasaiako portuaren jarduera defendatu du, 3.600 lanpostu sortzen dituelako eta Gipuzkoako barne produktu gordinaren %1,63a suposatzen duelako jarduera horrek. Horrela, Gonzalez Pasaiako badiaren biziberritze integralaren alde agertu da eta portuaren merkataritza jarduera badiaren kanpoaldera lekualdatzearen alde, beti ere kokaleku berriak legeak eska ditzakeen ingurumen zehaztapen guztiak bete beharko dituela azpimarratuz. “Merkataritza jarduerak badian tokirik ez duela eta jarduera hori iraunarazteak pasaitarrek kalitatezko bizi baldintzak izatea eragozten duela uste dugu, eta aldi berean, ezin diogu portuaren jarduerari uko egin; 3.600 lanpostu eta BPGren %1,63a jokoan daude”.