Areto futbolean, Oiartzunek 0-3 irabazi dio Tecnun taldeari
Gipuzkoako Bigarren Mailan aritzen den Oiartzunek, pasa den asteburuan jokatu behar zuen Tecnun taldearen kontra. Partida bertan behera geratu zen, ordea, eta astean zehar jokatu dute. Oiartzuarrak gailendu ziren partidan: 0-3 irabazi zioten Tecnun tal...
Gipuzkoako Bigarren Mailan aritzen den Oiartzunek, pasa den asteburuan jokatu behar zuen Tecnun taldearen kontra. Partida bertan behera geratu zen, ordea, eta astean zehar jokatu dute. Oiartzuarrak gailendu ziren partidan: 0-3 irabazi zioten Tecnun taldeari.
Asteburu honi dagokionez, Oiartzunek Bilkoin Legarreta eredu izango du aurrean, gaur 20:30ean, Elorsoro kiroldegian.
Maila berean aritzen den herriko beste taldeak, Power Rangersek, 2king Uak izango du aurrean. Bi talde horiek ere gaur ariko dira elkarren aurka, 21:30etik aurrera, Elorsoron.