2011/4/28

Hurrengo irteeraren data aurreratu du Jaizkibel Mendi Taldeak

Hauteskundeen egunerako zegoen programatuta Mugarrien Ibilbidearen barruko hurrengo irteera, eta hori dela eta maiatzaren 8ra aurreratzea erabaki dute. Hamahirugarren  etapa osatuko dute, larrainetik iren eta Orhi mendira igoz, handik Iratiko oihanera...

admin

Larunbata Dantzaren Eguna izango da

Nazioarteko Dantzaren Egunaren harira Irungo Udalak, udal Musika Kontserbatorioak eta hiriko dantza eskolek Dantzaren Eguna antolatu dte larunbatean Zabaltza plazan, egun osoz. Besteak beste, adin guztietarako master class-eak eta dantza erakustaldiak ikusi ahalko dira

admin

Ametsaren eta Madrilgo abesbatza baten kontzertua igandean

Tomas Luis de Victoria abesbatzak (Brunete, Madril) eta Irungo Ametsak emanaldia eskainiko dute maiatzaren 1ean, igandearekin, Pasiotarren elizan, 19:00etan. Santu guztien zubian Ametsak Brunetera bidaia egin zuen eta horren trukean antolatu dute asteburuko kontzertua.

admin

Memoria historikoari buruzko hitzaldi bikoitza ostiralean Amaian

Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarrak memoria historikoaren gaineko hitzaldi bikoitza antolatu du biharko, hilaren 29rako, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan (sarrera Lopez Bezerra kaletik). Irungo erepublikarrek hobi komunen ikerketan dabilen Jose Maria Pederño madrildarra eta Pedro Garcia Bilbao soziologo galiziarra gonbidatu dituzte. Hitzaldia 19:30ean hasiko da.

admin

Amarralekuak eskatzeko oinarriak argitaratu dituzte

Gipuzkoako Boletin Ofizialak portuan eraikitzen ari diren amarralekuak eskatzeko oinarriak argitaratu ditu. Interesdunek bi webgunetan kontsulta ditzakete oinarriak. Batetik, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2011/04/27/be110427.htm. Eta bestetik, Pasaiako Portukoan: www.puertopasajes.net. Iragarkiak, Deialdiak eta Dokumentuak atalaren barruan Eskuliburuak, gidak eta araudia izeneko azpiatalean daude oinarriak. Udarako prest Guztira 421 amarraleku eraikitzea aurreikusi du Portu Agintaritzak; 200 Hospitalilloko kaian; 163 Donibanen; eta 58 Torreatzen. Horiek guztiak udara honetarako prest egongo direla pentsatzen dute.

admin

Haurrentzako jolasak berritu dituzte Beraungo hiru plazetan

Beraun auzoko hiru plazek itxura berria daukate, berritu egin baitituzte bertan dauden haurrentzako jolasak. Luis Mariano, Monroy eta Pablo Sorozabal plazetan daude jolas horiek. Hala, ez irristatzeko zoladurak jarri dituzte hiru parketan, eta horrenbe...

admin

Antxoa, musika eta dantza bat izango dira larunbatean Zumardian

Udaleko Euskara zerbitzuak Antxoa Erromeria antolatu du larunbaterako, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zumardian. Ekimena antzinan Alamedan bertan egiten ziren erromerien giroa berreskuratzeko helburuarekin antolatu dute, eta hondarribiarrentzat eta ...

admin

Hondarribiko Bildu aurkeztu dute

Hondarribiko Bildu koalizioak aurkezpena egin du gaur goizean Zuloaga Etxean eta talde berria aurkeztu dute: Ibai Labaien, Mikel Garmendia, Marilena Castillo, Kattalin Noblia eta Juanito Ortiz. “Talde berria gara, baina arduratsua, esperientzia ...

admin

Teatro Pezkaoren ’20.000 treguas de viaje submarino’ larunbatean Kabigorrin

20.000 treguas de viaje submarino (Hogei mila treguako bidaia ur azpitik) antzezlanaren emanaldia antolatu du Kabigorri Ateneoak larunbatean, 19:00etan. Serioak diren egoerekin barre egiteko gonbita da, antzerki ezerosoaren korrontetik edaten duen Teatro Pezkao konpainia aragoarrak (Zaragoza, Espainia) eskaintzen duena. Teatro Pezkao konpainiaren bigarren lan honetan hainbat gertaera gurutzatzen dira, batzuetan modu absurdoan landuak, beste batzuetan dramatikoan: ETAren agiri bat, obsesionatutako psikologo batzuk, militar taldea eta bere tenientea… hots, eguneroko bizitzakoak izan daitezkeen egoerak, alde batera edo bestera erabakitzera ala tregua bat eskatzera eramango gaituzteenak.

admin

Biharko eta etzirako kontzertuak iragarri dituzte Mogambon

Bihar (hilak 29)  Agent Of Kaos, Collapsed by fate eta Flattened frog massacre taldeek joko dute Trintxerpeko Mogambo aretoan, 21:30etik aurrera. Etzi (Hilak 30), berriz,  Capsula, Dead Meadow eta Spindrift taldeek joko dute. Azken biak Los Angelesek...

admin

Bilduk koalizioaren lan ildo nagusiak aurkeztu ditu

Aldaketa politikoa eta sozialerako oinarriak ezartzea, Pasaiari dagozkion erabakiak bertan hartzea eta herritarren parte hartzea sustatzea. Horiek dira Pasaiako Bildu koalizioan elkartu direnek batzeko izan dituzten hiru arrazoi nagusiak. Hala eman zuten aditzera, atzo arratsean Trintxerpeko alkateordetzan egin zuten aurkezpenean. Esan zutenez, koalizioan bildu direnek «jatorri, tradizio eta kultura politiko eta ikuspegi ideologiko desberdina dute abiapuntu». Lehen erronka udal hauteskundeetan duten arren, akordioa luze irauteko borondatearekin jaio dela eta aurrerantzean hala elikatuko dutela iragarri zuten. Bildu koalizioaren ustez, «Pasaiari bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea ukatu nahi zaio, interes gehiegi dagoelako jokoan». Pasaian bi eredu kontrajarri daude, haien iritziz: Pasaia interes ekonomikoen zerbitzura jarri nahi dutenen eredua, eta etorkizuna bertan bizi eta lan egiten dutenek erabaki behar dutela uste  dutenena. Bilduk bigarren ereduaren alde egiteko konpromisoa agertu du.

admin

Poxpolo ta konpainia pailazoak larunbatean Amaian

Poxpolo ta konpainia pailazoek Segi jotzen ikuskizuna aurkeztuko dute larunbatean, hilaren 30ean, Amaia Kultur Zentroan. Ekitaldia 17:00etan hasiko da.

admin

Eskolatik Kalerarekin ‘Einstein’ antzezlana izango da bihar

Hilero bezala, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak eta Euskara Departamentuak antolatuta, Eskolatik Kalera ekimenaren barneko emanaldia izango da bihar. Oraingoan, Ados Teatroren Einstein antzezlana ikusteko aukera izango dute haurrek. Ikuskizuna, 17:3...

admin

Arrandegi kalea eta Andonaegi auzoa lotuko dituzten igogailuak lau hilabete barru martxan izango dira

Trintxerpeko Arrandegi kalea eta Andonaegi auzoa lotuko dituzten igogailuen obra lau hilabeteren buruan bukatuko dituzte. Azken asteetan obrak geldirik egon dira, besteak beste, Arkaitza enpresa itxi egin behar izan dutelako eta bera ari zen igogailuak...

admin
Gehiago