Arrandegi kalea eta Andonaegi auzoa lotuko dituzten igogailuak lau hilabete barru martxan izango dira

Trintxerpeko Arrandegi kalea eta Andonaegi auzoa lotuko dituzten igogailuen obra lau hilabeteren buruan bukatuko dituzte. Azken asteetan obrak geldirik egon dira, besteak beste, Arkaitza enpresa itxi egin behar izan dutelako eta bera ari zen igogailuak...

Trintxerpeko Arrandegi kalea eta Andonaegi auzoa lotuko dituzten igogailuen obra lau hilabeteren buruan bukatuko dituzte. Azken asteetan obrak geldirik egon dira, besteak beste, Arkaitza enpresa itxi egin behar izan dutelako eta bera ari zen igogailuak egiten. Maiatza hasieran, ordea, Obegisa enpresak hartuko du igogailuen lanak bukatzeko ardura.

Bi altuera

Igogailu bat Arrandegi kaletik Donostia kalera igoko da, eta beste igogailua Donostia kaletik Andonaegira.

Obra hori Pasaiako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin 2009an sinatutako hitzarmenaren barruan sartzen da eta lanek 712.578,44 euroko aurrekontua dute.

Maider Ziganda alkateak barkamena eskatu nahi die herritarrei datozen lau hilabeteetan sor daitezkeen enbarazuengatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.