Bilduk koalizioaren lan ildo nagusiak aurkeztu ditu

Aldaketa politikoa eta sozialerako oinarriak ezartzea, Pasaiari dagozkion erabakiak bertan hartzea eta herritarren parte hartzea sustatzea. Horiek dira Pasaiako Bildu koalizioan elkartu direnek batzeko izan dituzten hiru arrazoi nagusiak. Hala eman zuten aditzera, atzo arratsean Trintxerpeko alkateordetzan egin zuten aurkezpenean. Esan zutenez, koalizioan bildu direnek «jatorri, tradizio eta kultura politiko eta ikuspegi ideologiko desberdina dute abiapuntu». Lehen erronka udal hauteskundeetan duten arren, akordioa luze irauteko borondatearekin jaio dela eta aurrerantzean hala elikatuko dutela iragarri zuten. Bildu koalizioaren ustez, «Pasaiari bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea ukatu nahi zaio, interes gehiegi dagoelako jokoan». Pasaian bi eredu kontrajarri daude, haien iritziz: Pasaia interes ekonomikoen zerbitzura jarri nahi dutenen eredua, eta etorkizuna bertan bizi eta lan egiten dutenek erabaki behar dutela uste  dutenena. Bilduk bigarren ereduaren alde egiteko konpromisoa agertu du.

Aldaketa politikoa eta sozialerako oinarriak ezartzea, Pasaiari dagozkion erabakiak bertan hartzea eta herritarren parte hartzea sustatzea. Horiek dira Pasaiako Bildu koalizioan elkartu direnek batzeko izan dituzten hiru arrazoi nagusiak. Hala eman zuten aditzera, atzo arratsean Trintxerpeko alkateordetzan egin zuten aurkezpenean. Esan zutenez, koalizioan bildu direnek «jatorri, tradizio eta kultura politiko eta ikuspegi ideologiko desberdina dute abiapuntu». Lehen erronka udal hauteskundeetan duten arren, akordioa luze irauteko borondatearekin jaio dela eta aurrerantzean hala elikatuko dutela iragarri zuten.

Pasaiako Bildu koalizioa

Pasaiako Bildu koalizioa

Bildu koalizioaren ustez, «Pasaiari bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea ukatu nahi zaio, interes gehiegi dagoelako jokoan». Pasaian bi eredu kontrajarri daude, haien iritziz: Pasaia interes ekonomikoen zerbitzura jarri nahi dutenen eredua, eta etorkizuna bertan bizi eta lan egiten dutenek erabaki behar dutela uste  dutenena. Bilduk bigarren ereduaren alde egiteko konpromisoa agertu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.