Memoria historikoari buruzko hitzaldi bikoitza ostiralean Amaian
Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarrak memoria historikoaren gaineko hitzaldi bikoitza antolatu du biharko, hilaren 29rako, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan (sarrera Lopez Bezerra kaletik). Irungo erepublikarrek hobi komunen ikerketan dabilen Jose Maria Pederño madrildarra eta Pedro Garcia Bilbao soziologo galiziarra gonbidatu dituzte. Hitzaldia 19:30ean hasiko da.
Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarrak memoria historikoaren gaineko hitzaldi bikoitza antolatu du biharko, hilaren 29rako, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan (sarrera Lopez Bezerra kaletik). Irungo erepublikarrek hobi komunen ikerketan dabilen Jose Maria Pedreño madrildarra eta Pedro Garcia Bilbao soziologo galiziarra gonbidatu dituzte. Hitzaldia 19:30ean hasiko da.
Hobi komunen ikerlari
Jose Maria Pedreño (Madrid, 1959) enpresen zuzendaritzan eta administrazioan diplomatua da. Espainiako Alderdi Komunistako memoria historikoaren batzorde kidea da, eta 2002an Memoriaren aldeko Foroa sortu zuen –2005etik Memoriaren aldeko Foroen Estatuko Federazioa–. Batez ere, hobi komunen ikerketan aegindako lanarengatik egin da ezaguna, Memoriaren Federazioko exhumazioetarako protokoloaren koordinatzailea baita.
Migrazio politikoetan aditua
Pedro Garcia galiziarra (Vigo, 1961) soziologoa eta idazlea da, behartutako migrazioetan aditua, eta memoria historikoari buruzko azterketetan ibilitakoa. Espainiako hirugarren errepublikaren eta birsortze komunistaren aldeko aktibista da.



