Hurrengo irteeraren data aurreratu du Jaizkibel Mendi Taldeak
Hauteskundeen egunerako zegoen programatuta Mugarrien Ibilbidearen barruko hurrengo irteera, eta hori dela eta maiatzaren 8ra aurreratzea erabaki dute. Hamahirugarren etapa osatuko dute, larrainetik iren eta Orhi mendira igoz, handik Iratiko oihanera...
Hauteskundeen egunerako zegoen programatuta Mugarrien Ibilbidearen barruko hurrengo irteera, eta hori dela eta maiatzaren 8ra aurreratzea erabaki dute. Hamahirugarren etapa osatuko dute, larrainetik iren eta Orhi mendira igoz, handik Iratiko oihanera jaisteko. Interesdunek 943 514 700 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena, edota asteazkenean eta ortiralean, elkartearen egoitzara jota, 20:00etatik 22:00etara. Informazio gehiago www.jaizkibelmt.tk helbidean topa daiteke.

