Amarralekuak eskatzeko oinarriak argitaratu dituzte
Gipuzkoako Boletin Ofizialak portuan eraikitzen ari diren amarralekuak eskatzeko oinarriak argitaratu ditu. Interesdunek bi webgunetan kontsulta ditzakete oinarriak. Batetik, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2011/04/27/be110427.htm. Eta bestetik, Pasaiako Portukoan: www.puertopasajes.net. Iragarkiak, Deialdiak eta Dokumentuak atalaren barruan Eskuliburuak, gidak eta araudia izeneko azpiatalean daude oinarriak. Udarako prest Guztira 421 amarraleku eraikitzea aurreikusi du Portu Agintaritzak; 200 Hospitalilloko kaian; 163 Donibanen; eta 58 Torreatzen. Horiek guztiak udara honetarako prest egongo direla pentsatzen dute.
Gipuzkoako Boletin Ofizialak portuan eraikitzen ari diren amarralekuak eskatzeko oinarriak argitaratu ditu. Interesdunek bi webgunetan kontsulta ditzakete oinarriak. Batetik, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2011/04/27/be110427.htm. Eta bestetik, Pasaiako Portukoan: www.puertopasajes.net. Iragarkiak, Deialdiak eta Dokumentuak atalaren barruan Eskuliburuak, gidak eta araudia izeneko azpiatalean daude oinarriak.
Udarako prest
Guztira 421 amarraleku eraikitzea aurreikusi du Portu Agintaritzak; 200 Hospitalilloko kaian; 163 Donibanen; eta 58 Torreatzen. Horiek guztiak udara honetarako prest egongo direla pentsatzen dute.


