Hondarribiko Bildu aurkeztu dute
Hondarribiko Bildu koalizioak aurkezpena egin du gaur goizean Zuloaga Etxean eta talde berria aurkeztu dute: Ibai Labaien, Mikel Garmendia, Marilena Castillo, Kattalin Noblia eta Juanito Ortiz. “Talde berria gara, baina arduratsua, esperientzia ...

Hondarribiko Bildu koalizioak aurkezpena egin du gaur goizean Zuloaga Etxean eta talde berria aurkeztu dute: Ibai Labaien, Mikel Garmendia, Marilena Castillo, Kattalin Noblia eta Juanito Ortiz. “Talde berria gara, baina arduratsua, esperientzia handikoa, sendoa, anitza eta Hondarribiko udalaren lema hartzeko prest dagoena”, azaldu du Ibai Labaienek, taldeko zerrenda buruak. “Abian da Bildu, Euskal Herrian eta Hondarribian, neurri antidemokratiko eta inpugnazio maltzur ororen gainetik. Bide luzea dugu egiteke, eta abian dugu jada bide egiteko subjektu elektorala. Hurrengo geltokia, heldu den maiatzaren 22ko hauteskunde erronka”, gehitu du Mikel Garmendiak.

