Eskolatik Kalerarekin ‘Einstein’ antzezlana izango da bihar

Hilero bezala, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak eta Euskara Departamentuak antolatuta, Eskolatik Kalera ekimenaren barneko emanaldia izango da bihar. Oraingoan, Ados Teatroren Einstein antzezlana ikusteko aukera izango dute haurrek. Ikuskizuna, 17:3...

Hilero bezala, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak eta Euskara Departamentuak antolatuta, Eskolatik Kalera ekimenaren barneko emanaldia izango da bihar. Oraingoan, Ados Teatroren Einstein antzezlana ikusteko aukera izango dute haurrek. Ikuskizuna, 17:30ean hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean.

Komedia gisa aurkeztu duten emanaldia “kontu serioei buruzko ikuskizun dibertigarria” dela jakinarazi dute antolatzaileek: “Haurrak Einsteinengandik hurbil egongo dira, eurentzat propio sortutako laborategi batean”.

Sarrerak dagoeneko kulturguneko leihatilan daude salgai. Hala, ikuskizunera joateko asmoa duenak, gaur eta bihar izango du erosteko aukera euro batengatik. Gaur, leihatila 18:00etik 20:00etara egongo da zabalik, eta bihar, berriz, emanaldia hasi eta ordu bete lehenago. 6 eta 12 urte arteko haurrentzat dago zuzenduta ikuskizuna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.