2011/3/30

Tokiko ekintza plana %18an bete dute lehen bi urteetan

Hondarribiko Udalak 2009an onartu zuen tokiko ekintza plana eta ezarpen maila %18koa izan da lehen bi urte hauetan. Planaren lerro estrategikoak bost urtetarako zehaztu zituen Udalak, eta herritarrak ingurumenari buruzko informazioa jasotzeko, Atzegi ...

admin

Usain eta zapore festa, Euskaldarrak elkartearen eskutik

Gastronomi erakusketa, euskaldarrak elkartea,

admin

“Oiartzunen euskaraz bizi gara”, diote Udalak eta herritarrek

“Oiartzunen euskaraz bizi gara eta bizitzen jarraitu nahi dugu”, gogorarazi dute Udaletik eta herritarrek. Horregatik, da Oiartzun UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko) kide. Oiartzungo Udala UEMAko kide da 1995az geroztik. UEMAko kide diren herriek, besteak beste, euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzen dute eta horretarako urratsak ematean datza euren erronka. Herritarrek eta, batez ere kanpotik herrira bisitan etortzen direnek, hori hala dela jakin dezaten, Oiartzunen euskaraz bizi gara seinaleak jarri dituzte herriko zenbait puntutan. Hain zuzen ere, herriko erdigunean eta sarrera guztietan: Gurutzen, Añarren, Ugaldetxoko autopista sarreran, Ergoiengo Pagoan eta Landetxen.

admin

Donibane Majestik-ek irabazten ekin dio Gipuzkoako Kopari

Kopako bigarren partida larunbatean jokatuko dute, Donibaneko kiroldegian, 18:30ean, Usurbilen kontra Garaipen sendoa lortu zuen lehengo asteburuan Donibane Majestik-ek. 23-32 irabazi zion Beasaingo B.K.L Eskubaloia taldeari. Partidaren hastapenetatik ...

admin

Lan jazarpena eta ardurak

Javier Sanz. LABeko ordezkaria. Lan jazarpenaren gaia, mobbing bezala ezagutua, “gaitz sozialen” alorrean geroz eta espazio handiagoa hartzen ari da inolako zalantzarik gabe. Gai horren barnean zaila da albisteren bat ontzat jotzea. Hala ere, duela aste batzuk Espainiako Estatuko prentsak gertakari batzuk ezagutarazi zituen, eta hori jazarpen mota hori errotik mozteko ahaleginean, jarrera konstruktiboa dela iritzi diogu. La Rioja egunkariak, otsailaren 15ean, mobbing kasu baten berri eman zuen, Errioxako Gobernuko langile baten kontra egindakoa. Salaketa jarri zuen, eta prozedura legal baten ondoren, langileari 81.492 euro ematera zigortu zuten gobernua. Epai hori dela eta, erkidego horretako PSOEk erabaki du jazarpenaren arduradunei exijitzea zigorra ordaintzea, eta ez diru kutxa publikoei. Horrekin batera, dimisioa eskatzea eta gertakarien tartean sartutako arduradunen kargu uztea ere eskatu du. Jarrera horrek atentzioa ematen du, eta eragin erabat disuasorioa ere badu. Koherentziatik inpunitatearekin amaitzea esan nahi du, eta horregatik ez dugu ekimena oso positibo bezala onartzen. Posizio horrek irizpide arrazoiei jarraitu baino interes politikoei jarraitzen diela da albistearen gauzarik tristeena. Zergatik esaten dugu hori? Zoritxarrez, lan jazarpenaren kasu guztiak uste baino gertukoagoak ditugu, eta ez da oso urrutira joan behar praktikatu duen beste erakunde bat topatzeko. Errenteriako Udalari buruz ari gara. Prozedura legal baten ondoren, eta langile batek [...]

admin

Gabriel Brauren argazkien erakusketa Amaian

Afrikako argiak goiburupean Gabriel Brauk kontinente beltzan eginiko argazki sorta erakutsiko du apirilaren 1etik maiatzaren lehenera Amaia Kultur Zentroko erakusketa aretoan. Brauk Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala jaso zuen 2007an, eta Afrikako argiak-Zuri beltzaren tratamendua argazkigintza digitalean liburuaren autorea da. Erakusketa bisitatzeko ordutegia honakoa da: asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era. Astelehenetan itxita dago.

admin

Liburutegi berrian txikizioa eragin dute ezezagunek

Leihotik sartu, ateak behartu eta dena nahastu dute liburutegi inauguratu berrian eta alkateordetzan. San Pedroko udal liburutegi berria inauguratu eta hiru egunetara, ezezagunek hilerrira ematen duten leihoetatik liburutegira sartu eta txikizioa eragi...

admin

Itsasertzeko Garbiketa eta Artebide proiektuak bukatu dituzte

Itsasertzeko Garbiketa eta Artebide proiektuen itxiera ekitaldia egin dute gaur goizean Zuloaga Etxean. Guztira 10 lagunek lan egin dute lau hilabetez, INEM eta Udaleko Prebentzio Zerbitzuaren laguntzaz. Itsasertzeko Garbiketaren XII. edizioan lana es...

admin

Larreaundi eta La Clé des Chants abesbatzen emanaldia larunbatean Kontserbatorioan

Irungo Larreaundi eta Villebrumiergo (Okzitania) La Clé des Chants abesbatzek kontzertua eskeiniko dute larunbatean, apirilaren 2an, Udal Kontserbatorioan, 19:00etatik aurrera. Honenbestez, Larreaundik Villebrumierrera eginiko bisitaren ondoren, bi ab...

admin

Catelsako langileetako batzuk protestan ari dira, ELA, UGT eta CCOOren jokaeraren aurka

Catelsako langileetako batzuk protestan ari dira, “langileen eskubideengatik eta nola ez, bertako zenbait sindikaturen jokaeraren aurka”. LABeko delegatuekin batera hala erabakita, egunero, kalera ateratzen ari dira atsedenaldian (25 minutu), euren egoera salatzeko. Enpresak aurkeztutako proposamenaren aurrean, Catelsako CCOO-UGT sindikatuek eta ELAk erakutsi duten jokaera salatu nahi dute: “Lan baldintza aldaketaren proposamenaren aurrean izan duten jarrera geldoa da, arduragabea eta sindikalismoaren aurkakoa”. Halako proposamen baten aurrean, langileek negozioazioa martxan jartzeko hamabost egun izaten dituzte. Kalera ateratzen ari diren langileen arabera, sindikatu horiek ez dute inongo aukerarik bideratu enpresarekin eta enpresa batzordearekin bilerak egiteko. Horren aurrean, LABeko kideek dioten behin eta berriz eskatu dietela bilerak egiteko —bai pasa den astean, bai honetan— , eta ezezkoa jaso dutela. Azkenean, gaur dira biltzekoak, epea bukatzeko bi egun falta direnean. “Sindikalista” horien jokabidea ezin dute ulertu LABeko kideek. «Inork ez gutxiesteko eta irtenbide duin baten alde», goizetan kalera ateratzen jarraituko dute, 09:00etatik 09:25era.

admin

‘Fausto’ opera taularatuko dute asteburuan Amaian

Luis Mariano Lirika elkartearen eskutik Gounoden Faust opera antzeztuko dute Amaia Kultur Zentroan larunbatean eta igandean. Bi emanaldiak 19:ooetan hasiko dira. Sarreren prezioa 24 eurokoa da bazkideentzat, eta 30 bazkide ez direnentzat.

admin

Udalbatzarrak argi berdea eman dio Donibaneko erabilera anitzeko eraikinari

Aho batez onartu zuen atzo udalbatzarrak Donibaneko Bizkaia Plazan eraiki behar duten erabilera anitzeko eraikinaren lanen esleipena. Horretara iristeko, baina, luze jo zuen eztabaidak, aurretik hainbat kreditu aldaketa onartu behar izan baitzituzten, Donibaneko erabilera anitzeko eraikinaren kasuan bezala, premiazko beste hainbat lanei bidea zabaldu edo eta jarraipena eman ahal izateko. Puntuz puntu botatu zituzten aipatu kreditu aldaketak, baina PSE-EEk abstentzioaren alde egin zuen puntu gehienetan, eta batzuen eta besteen jarrera gorabehera, horrek ahalbidetu zuen Gobernu Taldeak proposatutako kreditu aldaketa guztiak aurrera ateratzea. Udaleko langileak Udal langileriaren inguruan Gobernu Taldeak egindako proposamena atzera bota zuen oposizioak, gaiaren gaineko diktamena bere eginez. Gizarte Ekintza Sailari eta Udaltzaingoari zegozkion planteamenduak baina ez zituen babestu oposizioak. Gobernu Taldeak gogor gaitzetsi zuen oposizioaren jarrera gai honetan, “Udaletxeko behar estrukturalak erantzun ahal izateko planteamenduak direla jakinik onarpena oztopatzen ari direlakoan”. Euskara Plana, aurrera Horrez gain, Pasaiako Udalean Euskararen Normalizaziorako IV. Plana onartu zuten. PPk baino ez zion kontra egin Gobernu taldeak proposatutako planari, “Planak euskara gaztelaniaren kaltetan saritzen duelakoan”. Mozioak Bi mozio ageri ziren atzoko udalbatzarraren gai zerrendan: amiantoren arriskuen gainean ASVIASMIE Elkarteak aurkeztutakoa lehena, eta EBk erretiroaren adina atzeratzearen kontra aurkeztutakoa bigarrena. Ez bat eta ez bestea, ez zuten bat bera ere eztabaidatu PSE-EEk, PPk, [...]

admin

Mendekosteak prestatzen hasi dira Euskal Dantzazaleak

Euskal Dantzazaleak entseguak hasi dituzte, mendekosteei begira. Erromeria egingo dute jaietan eta parte hartu nahi duten guztiak gonbidatu dituzte antolatzaileek, “nahiz eta dantza egiten ez jakin. Horretarako dira entseguak”. Asteleheneta...

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 30

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. 11:30ean: Metaziyan bila. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Kirolez blai! Gonbidatuak: Abel Barriola pilotaria, Anjel Ezponda Oiarpeko entrenatzailea eta Martxel Toledo Euskal...

admin
Gehiago