Catelsako langileetako batzuk protestan ari dira, ELA, UGT eta CCOOren jokaeraren aurka
Catelsako langileetako batzuk protestan ari dira, “langileen eskubideengatik eta nola ez, bertako zenbait sindikaturen jokaeraren aurka”. LABeko delegatuekin batera hala erabakita, egunero, kalera ateratzen ari dira atsedenaldian (25 minutu), euren egoera salatzeko. Enpresak aurkeztutako proposamenaren aurrean, Catelsako CCOO-UGT sindikatuek eta ELAk erakutsi duten jokaera salatu nahi dute: “Lan baldintza aldaketaren proposamenaren aurrean izan duten jarrera geldoa da, arduragabea eta sindikalismoaren aurkakoa”. Halako proposamen baten aurrean, langileek negozioazioa martxan jartzeko hamabost egun izaten dituzte. Kalera ateratzen ari diren langileen arabera, sindikatu horiek ez dute inongo aukerarik bideratu enpresarekin eta enpresa batzordearekin bilerak egiteko. Horren aurrean, LABeko kideek dioten behin eta berriz eskatu dietela bilerak egiteko —bai pasa den astean, bai honetan— , eta ezezkoa jaso dutela. Azkenean, gaur dira biltzekoak, epea bukatzeko bi egun falta direnean. “Sindikalista” horien jokabidea ezin dute ulertu LABeko kideek. «Inork ez gutxiesteko eta irtenbide duin baten alde», goizetan kalera ateratzen jarraituko dute, 09:00etatik 09:25era.
Catelsako langileetako batzuk protestan ari dira, “langileen eskubideengatik eta nola ez, bertako zenbait sindikaturen jokaeraren aurka”. LABeko delegatuekin batera hala erabakita, egunero, kalera ateratzen ari dira atsedenaldian (25 minutu), euren egoera salatzeko.
Enpresak aurkeztutako proposamenaren aurrean, Catelsako CCOO-UGT sindikatuek eta ELAk erakutsi duten jokaera salatu nahi dute: “Lan baldintza aldaketaren proposamenaren aurrean izan duten jarrera geldoa da, arduragabea eta sindikalismoaren aurkakoa”.
Halako proposamen baten aurrean, langileek negozioazioa martxan jartzeko hamabost egun izaten dituzte. Kalera ateratzen ari diren langileen arabera, sindikatu horiek ez dute inongo aukerarik bideratu enpresarekin eta enpresa batzordearekin bilerak egiteko.
Horren aurrean, LABeko kideek dioten behin eta berriz eskatu dietela bilerak egiteko —bai pasa den astean, bai honetan— , eta ezezkoa jaso dutela. Azkenean, gaur dira biltzekoak, epea bukatzeko bi egun falta direnean.
“Sindikalista” horien jokabidea ezin dute ulertu LABeko kideek. «Inork ez gutxiesteko eta irtenbide duin baten alde», goizetan kalera ateratzen jarraituko dute, 09:00etatik 09:25era.


