Lan jazarpena eta ardurak

Javier Sanz. LABeko ordezkaria. Lan jazarpenaren gaia, mobbing bezala ezagutua, “gaitz sozialen” alorrean geroz eta espazio handiagoa hartzen ari da inolako zalantzarik gabe. Gai horren barnean zaila da albisteren bat ontzat jotzea. Hala ere, duela aste batzuk Espainiako Estatuko prentsak gertakari batzuk ezagutarazi zituen, eta hori jazarpen mota hori errotik mozteko ahaleginean, jarrera konstruktiboa dela iritzi diogu. La Rioja egunkariak, otsailaren 15ean, mobbing kasu baten berri eman zuen, Errioxako Gobernuko langile baten kontra egindakoa. Salaketa jarri zuen, eta prozedura legal baten ondoren, langileari 81.492 euro ematera zigortu zuten gobernua. Epai hori dela eta, erkidego horretako PSOEk erabaki du jazarpenaren arduradunei exijitzea zigorra ordaintzea, eta ez diru kutxa publikoei. Horrekin batera, dimisioa eskatzea eta gertakarien tartean sartutako arduradunen kargu uztea ere eskatu du. Jarrera horrek atentzioa ematen du, eta eragin erabat disuasorioa ere badu. Koherentziatik inpunitatearekin amaitzea esan nahi du, eta horregatik ez dugu ekimena oso positibo bezala onartzen. Posizio horrek irizpide arrazoiei jarraitu baino interes politikoei jarraitzen diela da albistearen gauzarik tristeena. Zergatik esaten dugu hori? Zoritxarrez, lan jazarpenaren kasu guztiak uste baino gertukoagoak ditugu, eta ez da oso urrutira joan behar praktikatu duen beste erakunde bat topatzeko. Errenteriako Udalari buruz ari gara. Prozedura legal baten ondoren, eta langile batek [...]

Javier Sanz. LABeko ordezkaria.

Lan jazarpenaren gaia, mobbing bezala ezagutua, “gaitz sozialen” alorrean geroz eta espazio handiagoa hartzen ari da inolako zalantzarik gabe. Gai horren barnean zaila da albisteren bat ontzat jotzea. Hala ere, duela aste batzuk Espainiako Estatuko prentsak gertakari batzuk ezagutarazi zituen, eta hori jazarpen mota hori errotik mozteko ahaleginean, jarrera konstruktiboa dela iritzi diogu.

La Rioja egunkariak, otsailaren 15ean, mobbing kasu baten berri eman zuen, Errioxako Gobernuko langile baten kontra egindakoa. Salaketa jarri zuen, eta prozedura legal baten ondoren, langileari 81.492 euro ematera zigortu zuten gobernua.

Epai hori dela eta, erkidego horretako PSOEk erabaki du jazarpenaren arduradunei exijitzea zigorra ordaintzea, eta ez diru kutxa publikoei. Horrekin batera, dimisioa eskatzea eta gertakarien tartean sartutako arduradunen kargu uztea ere eskatu du.

Jarrera horrek atentzioa ematen du, eta eragin erabat disuasorioa ere badu. Koherentziatik inpunitatearekin amaitzea esan nahi du, eta horregatik ez dugu ekimena oso positibo bezala onartzen.

Posizio horrek irizpide arrazoiei jarraitu baino interes politikoei jarraitzen diela da albistearen gauzarik tristeena. Zergatik esaten dugu hori?

Zoritxarrez, lan jazarpenaren kasu guztiak uste baino gertukoagoak ditugu, eta ez da oso urrutira joan behar praktikatu duen beste erakunde bat topatzeko. Errenteriako Udalari buruz ari gara.

Prozedura legal baten ondoren, eta langile batek mobbing salaketa jarri eta gero, gure Udala ere zigortua izan da. Beste epai baten arabera, langile horri bizi osorako diru kopuru bat ematera zigortu dute. Gure Udalak horretarako 230.000 euro utzi ditu, Errixako Gobernuak baino hiru aldiz gehiago. Diru publikotik egindako ekarpena da kalte ordain hori; alegia, herritarren dirutik.

Hemen, ordea, ez dugu ikusi PSOE ez kargu-uzterik ez dimisiorik eskatzen, ezta gastua jazarpenaren arduradunek ordain dezatela exijitzen ere.

Oposizioko alderdiek eskatu behar izan dute Ikerketa Batzorde bat eratzea gertakariak eta ardurak argitzeko.

Gure Udalean koherentzia eta printzipioak nabarmendu badira azaldu ez direlako izan da.

Errenterian badirudi ez duela balio Errioxan balio duenak. Eta azalpen bakarra badirudi dela hemen batzuk agintzen dutela eta han beste batzuk.

Interes partidistek agintzen duten bitartean, nekez eman ahal izango ditugu aurrerapausoak lan jazarpenaren kontrako borroka sozialean. Osasuna, oro har, eta lan osasuna kasu zehatz horretan, oinarrizkoak iruditzen zaizkigu. Horregatik iruditzen zaigu ez bakarrik desiragarria, baizik eta beharrezkoa jarrera arduratsuak hartzea oro har, eta batik bat erakundeen markoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.