Udalbatzarrak argi berdea eman dio Donibaneko erabilera anitzeko eraikinari
Aho batez onartu zuen atzo udalbatzarrak Donibaneko Bizkaia Plazan eraiki behar duten erabilera anitzeko eraikinaren lanen esleipena. Horretara iristeko, baina, luze jo zuen eztabaidak, aurretik hainbat kreditu aldaketa onartu behar izan baitzituzten, Donibaneko erabilera anitzeko eraikinaren kasuan bezala, premiazko beste hainbat lanei bidea zabaldu edo eta jarraipena eman ahal izateko. Puntuz puntu botatu zituzten aipatu kreditu aldaketak, baina PSE-EEk abstentzioaren alde egin zuen puntu gehienetan, eta batzuen eta besteen jarrera gorabehera, horrek ahalbidetu zuen Gobernu Taldeak proposatutako kreditu aldaketa guztiak aurrera ateratzea. Udaleko langileak Udal langileriaren inguruan Gobernu Taldeak egindako proposamena atzera bota zuen oposizioak, gaiaren gaineko diktamena bere eginez. Gizarte Ekintza Sailari eta Udaltzaingoari zegozkion planteamenduak baina ez zituen babestu oposizioak. Gobernu Taldeak gogor gaitzetsi zuen oposizioaren jarrera gai honetan, “Udaletxeko behar estrukturalak erantzun ahal izateko planteamenduak direla jakinik onarpena oztopatzen ari direlakoan”. Euskara Plana, aurrera Horrez gain, Pasaiako Udalean Euskararen Normalizaziorako IV. Plana onartu zuten. PPk baino ez zion kontra egin Gobernu taldeak proposatutako planari, “Planak euskara gaztelaniaren kaltetan saritzen duelakoan”. Mozioak Bi mozio ageri ziren atzoko udalbatzarraren gai zerrendan: amiantoren arriskuen gainean ASVIASMIE Elkarteak aurkeztutakoa lehena, eta EBk erretiroaren adina atzeratzearen kontra aurkeztutakoa bigarrena. Ez bat eta ez bestea, ez zuten bat bera ere eztabaidatu PSE-EEk, PPk, [...]
Aho batez onartu zuen atzo udalbatzarrak Donibaneko Bizkaia Plazan eraiki behar duten erabilera anitzeko eraikinaren lanen esleipena. Horretara iristeko, baina, luze jo zuen eztabaidak, aurretik hainbat kreditu aldaketa onartu behar izan baitzituzten, Donibaneko erabilera anitzeko eraikinaren kasuan bezala, premiazko beste hainbat lanei bidea zabaldu edo eta jarraipena eman ahal izateko. Puntuz puntu botatu zituzten aipatu kreditu aldaketak, baina PSE-EEk abstentzioaren alde egin zuen puntu gehienetan, eta batzuen eta besteen jarrera gorabehera, horrek ahalbidetu zuen Gobernu Taldeak proposatutako kreditu aldaketa guztiak aurrera ateratzea.
Udaleko langileak
Udal langileriaren inguruan Gobernu Taldeak egindako proposamena atzera bota zuen oposizioak, gaiaren gaineko diktamena bere eginez. Gizarte Ekintza Sailari eta Udaltzaingoari zegozkion planteamenduak baina ez zituen babestu oposizioak. Gobernu Taldeak gogor gaitzetsi zuen oposizioaren jarrera gai honetan, “Udaletxeko behar estrukturalak erantzun ahal izateko planteamenduak direla jakinik onarpena oztopatzen ari direlakoan”.
Euskara Plana, aurrera
Horrez gain, Pasaiako Udalean Euskararen Normalizaziorako IV. Plana onartu zuten. PPk baino ez zion kontra egin Gobernu taldeak proposatutako planari, “Planak euskara gaztelaniaren kaltetan saritzen duelakoan”.
Mozioak
Bi mozio ageri ziren atzoko udalbatzarraren gai zerrendan: amiantoren arriskuen gainean ASVIASMIE Elkarteak aurkeztutakoa lehena, eta EBk erretiroaren adina atzeratzearen kontra aurkeztutakoa bigarrena. Ez bat eta ez bestea, ez zuten bat bera ere eztabaidatu PSE-EEk, PPk, PNVk eta atxiki gabeko zinegotzi Miriam Canok mozioa gai zerrendan sartzearen kontra egin zutelako, eztabaidari bidea itxiz. ASVIASMIE elkarteko kide bat, plenoan izan zen, mozioaren zergatiak arrazoituz. Hark azaldu zuenez, erakundeek amiantoaren inguruan dagoen legediari muzin egiten diotela ikusita hasi da beren elkarteak udaletan mozioak aurkezten. Atzo Pasaian aurkeztu zuten mozioa Gipuzkoan aurkezten duten zortzigarrena da. Gaur Irunen egingo dute gauza bera.


