Liburutegi berrian txikizioa eragin dute ezezagunek

Leihotik sartu, ateak behartu eta dena nahastu dute liburutegi inauguratu berrian eta alkateordetzan. San Pedroko udal liburutegi berria inauguratu eta hiru egunetara, ezezagunek hilerrira ematen duten leihoetatik liburutegira sartu eta txikizioa eragi...

Leihotik sartu, ateak behartu eta dena nahastu dute liburutegi inauguratu berrian eta alkateordetzan.

San Pedroko udal liburutegi berria inauguratu eta hiru egunetara, ezezagunek hilerrira ematen duten leihoetatik liburutegira sartu eta txikizioa eragin dute bertan. Udaltzaingoaren iturriek azaldu dutenez, Kultura Departamentuko langile bat konturatu zen gertatutakoaz, lehengo asteartean, 08:30ean, hara joan zenean eta ate guztiak behartuta topatu zituenean.
Udaltzaingoak zehaztu duenez, liburutegian ez ezik, alkateordetzan eta alkateordearen bulegoan sartu dira. Material guztiak nahastu dute, baina printzipioz ez dute uste ezer eraman dutenik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.