2011/2

Merkatariei laguntzeko TAO azkarra jarri dute Hondarribia kalean

Irungo Udaleko Hiritarren Zerbitzuko zinegotzi Maite Cruzadok ostiralean jakinarazi zuen Hondarribia kalean TAO express edo TAO azkarra sistema jarri dutela. Cruzadok azaldu zuenez, Hondarribia kalea berritu dute eta ondorioz oinezkoen eremuak zabalagoak dira, merkatarientzako eta herritarrentzako aukerak handituz. TAO azkarra ere merkatarientzako “onuragarria” izango dela jakinarazi zuen Cruzadok. Neurria auzotarrekin eta kaleko dendariekin izandako bileretan adostu dutela esan du zinegotziak: “Helburua da merkataritza jardun azkarra egin behar dutenek horretarako aukera izan dezatela. Noski, auzotarrak ere aukera hortaz balia daitezke, denbora muga berberarekin”. Gestio azkarrak egiteko Horrela, gestio azkarra egiteko beharra dutenek ibilgailua dohainik aparkatzeko aukera izango dute Hondarribia kaleko 11 eta 43 zenbakien artean, propio prestatutako gunean, 15 minutuz gehienez. Sistemaz baliatzeko ezinbestekoa izango da parkimetroan txartela ateratzea, eta bertan matrikula ezartzea. Sistema behin erabilita, hiru ordu pasatu arte makinak ez dio matrikula bereko ibilgailuari beste txartelik emango.

admin

‘Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena’ hitzaldia bihar Kabigorri Ateneoan

Bihar, hilak 23, Irungo Kabigorri Ateneoan Argentinako Euskal Herriaren lagunek burutzen ari diren elkartasun astearen harira, Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena izenburuko diaporama eta hitzaldia antolatu du Irungo Askapenak, 19:...

admin

Ramon Iribarren pasealekua konpondu dute

Ramon iribarren pasealekuan, Lurgorri aurrean hain zuzen ere, konpontze lanak egin ditu Euskadiko Portuen Zuzendaritzak. “lurgorriko bizilagunen eta bertatik ibiltzen diren zenbait pertsonen iradokizuna jaso genuen, eta Portu Zuzendaritzarekin ko...

admin

‘Egunkaria auzia’ oraindik ez dela amaitu gogorarazi dute

Egunkaria-ren aurkako sumario nagusian auzipetuta zeudenak iaz Espainiako Auzitegi Nagusiak absolbitu bazituen ere, auzi ekonomikoak aurrera jarraitzen du. Zortzi auzipetu daude, horien artean Joxe Mari Sors errenteriarra. Hain zuzen, gaur goizean ager...

admin

La Anunciatak sei sari eskuratu ditu Aztertu programaren baitan

La Anunciata ikastetxeko sei ikaslek sari bana jaso dute Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Aztertu programaren baitan. Ipuinen eta marrazkien modalitateetan eskuratu dituzte sariak. Azterkosta’10 azpikategoriaren baitan, Cristina Perez Derrigorrezk...

admin

Olazabal parkearen proiektua ikusgai izango da Arma Plazan

Olazabal parkearen inguruko hitzaldia eta erakusketa irekiko dute ostegunean arratsaldeko 19:30ean Arma Plazako Interpretazio zentruan. Olazabal parkea, Kultur Etxe berriaren aurrean dagoena da, eta bertan plaza publiko bat egiteko asmoa dauka Udalak. ...

admin

2-5 galdu du Pari Berrik Zurt Tabernaren kontra

Donibane-Pari Berri taldeak 2-5 galdu zuen larunbatean Zurt Taberna taldearen kontra. Kostata ari dira puntuak lortzen sanjuandarrak aurten. Izan ere, hamabi puntu baino ez dituzte oraingoz eta sailkapenean bi talde baino ez dituzte atzetik sailkapen n...

admin

Hirun golen aldeaz irabazi du Pasajesek

Nagusitasun osoz irabazi zuen Pasajesek lehengo larunbatean Bergaran. 1 eta 4 irabazi zuten antxotarrek, erraz. Neurketa osoan zehar izan ziren nagusi zuri-gorriak. Hiru puntu gehituta, 50 puntu dituzte zuri-gorriek eta sailkapeneko bigarren postuan da...

admin

Schorndorfeko 14 gazte, bisitan

Bisita daukate egunotan Koldo Mitxelenako ikasleek; Schorndorf (Alemania) herriko ikasleen bisita, hain zuzen. Astebetez Euskal Herria eta bertako kultura, bizimodua eta hizkuntza ezagutzen ariko dira hamalau ikasle alemaniar. Trukatzeko garaia etorrik...

admin

Inauterietarako girotzen hasi dira

Inauteriak bertan dira eta herria girotzeko merkatarien arteko erakusleihoen lehiaketa antolatu dute. Lehiaketa Merkataritza eta Turismo sailak antolatu du eta helburua Inauterien programan eta desfilerako egin dituzten beste zenbait aldaketekin batera, egun hauetan hiriari giroa ematea da. Erakusleihoa duen Hondarribiko edozein dendak parte har dezake lehiaketan, gaurtik aurrera eta otsailaren 28a baino lehen, BAZ-en izena emanda. Epaimahaiak diseinua, sormena, eta irudi komertziala zein produktuaren aurkezpena baloratuta, 800 euroko saria emango dio irabazleari. Erakusleihoen lehiaketa izango da nobedade nagusia aurtengo Hondarribiko Inauterietan, baina bestelako aldaketak ere izango dira, hala nola, desfilearen araudian. Desfileko konpartsa eta taldeen kopurua hamabostera mugatu dute, eta bertakoak direnei lehentasuna emango diete. Konpartsa eta karroza guztiek diru laguntza jasoko dute, baita mozorratutako norbanako, bikote eta talde txikiek ere. Hauek orain arte ez zuten izena eman beharrik, baina aurten, diru laguntza jaso ahal izateko, besteek bezala, datorren ostiralera arte izena eman beharko dute. A maila, kide bat eta bost kide artekoek osatuko dute, B maila, seitik hamabost kide artekoek, C maila hamabost kidetik gorakoek eta D maila, konpartsek eta karrozek osatuko dute. A, B, C mailetan, 150,200 eta 300 euroko saria jasoko dute konpartsa onenek. Konpartsen D mailan zein karrozetan, herrian bertan egoitza duten elkarteak badira edo parte [...]

admin

Allerruk 0-1 galdu du Dunboa-Eguzkiren kontra, Plazetan

Allerruk ezin izan zituen Dunboa-Eguzki irundarrak gainditu larunbatean jokatutako partidan. Gol bakarreko aldea egon zen markagailuan: 0-1 irabazi zuten irundarrek. Larunbateko partida irabaziz gero, goiko postuetara begira jartzeko aukera zuten lezoa...

admin

Castejon eta Milagrora irteera antolatu du Kasino Zaharrak

Castejon-en dauden Tren Museora eta Marques de Montecierto bodegara irteera antolatu du Kasiko Zaharra Jubilatuen egoitzak martxoaren 12rako. Izena egoitzaren bulegoan eman behar da otsailaren 28tik aurrera eta 27 euro balio du sarrerak, autobusa eta b...

admin

Udalak Iurritako alokairua ordaintzeari utzi diola salatu dute guneko kideek

Iurrita Gune Sozio Kulturaleko kideek salatu dutenez, Udalak alokairua ordaintzeari utzi dio, eta horrek «jadanik martxan zeuden hamaika ekintza eten ditu». Gogorarazi dutenez, Oiartzunen ez dago kultur etxerik eta Iurrita hutsune hori betetzen ahalegindu da azken urteetan: «Iurrita, Oiartzungo gazte talde batzuen elkarlanaren ondorioz sortu zen duela bost urte, Oiartzunen kulturaren alorrean zeuden gabeziak asetzeko asmoz». Hainbat mugimendutako gazteak ziren eta Iurrita «bereganatu» zuten eta «bizia» eman zioten.  Iurrita jabetza pribatukoa da, eta Udalak ordaintzen zuen alokairua orain arte. Iurrita Gune Sozio Kultural bihurtu zutenetik, pertsona asko igaro dira bertatik: «Antzerkia, zirkua, musika eta dantza maite dituzten pertsona asko». Baina herriak taxuzko kultur programaziorik gabe jarraitzen duela gogorarazi dute, eta horretan lanean dihardutela. «Aurten ere, Ugaldetxoko jaietan parte hartzera aurreikusita genuen, etxeko taldeen kontzertuak antolatzea, haur jolasak, askariak, kale animazioa…», azaldu dute. Baina Udalaren erabakiaren ondorioz proiektu horiek bat-batean etenda geratu direla kritikatu dute. Iurrita Bizirik Jaialdia Udalaren jarrera kritikatzeaz gain, Iurritako kideek herritarrei jakinarazi nahi diete zer gertatzen ari den. Horregatik pasa den larunbatean Iurrita Bizirik Jaialdia egin zuten plazan: Amona Joxeparen istorioak haurrentzako antzerkia eman zuten; umeentzako zirku tailerra eta flamenko emanaldia ere izan ziren; baita bazkaria eta musika ere. Lanean jarraituko dute Egiten dutena egiten eta herriaren [...]

admin

Kontsumoa aztergai izango dute etzi Gaurko Andreek antolatutako hitzaldian

Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkarteak Kontsumo arduratsua eta euskarria izenburuko hitzaldi-solasaldia antolatu du ostegunerako, otsailak 25, 19:30ean elkarteak Kale Nagusiko 11. zenbakian duen egoitzan. Maider Sagredo Emauseko kideak gidatuk...

admin

Oiartzun Irratia: otsailak 22

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Elhuyar fundazioaren eskutik, Quark irratsaioa. 11:30ean: Oiartzunen hika laguntzen duen taldea. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. Gainera, Bertsozale elkarteko komunikazio ...

admin

Trintxerpek 2-0 irabazi dio Anaitasunari

Trintxerpek bide onetik jarraitzen du. 2-0 irabazi zion lehengo larunbatean Azkoitiako Anaitasuna taldeari Don Boscon, eta sailkapenaren erdialdiari gogor eutsi diote. 31 punturekin sailkapenaren hamargarren postuan daude zuri-urdinak. Hurrengo partida...

admin

Xanistebanetako Jai Batzordearen bilera, bihar

Xanistebanetako Jai Batzordearen lehenengo bilera izango da bihar, 19:00etan Manuel Lekuona Bibliotekan. Hala, Kultura Batzordea, aurtengo herriko festak prestatzen hasiko da. Iazko irailean, jaiak pasa ondoren egiten den balorazio bileran adostutako m...

admin

Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute etzi, 19:00etan udaletxean

Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute etzi, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Zinegotziek hamasei puntu jorratuko dituzte: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Amiantoari buruzko mozioa. Martin Beramendi Brit Alkate-ohiak egindako lege-haus...

admin

Beste garaipen bat, Saskilagunak-entzat

Saskilagunak taldeak beste garaipen bat eskuratu du asteburuan: 65-76 irabazi dio Mondragon taldeari. Emaitza horri esker lider jarraitzen dute oiartzuarrek. Bigarren taldea, Alde Zaharra puntu bakarrera dute (Saskilagunak-ek 35 puntu ditu, eta Alde Za...

admin
Gehiago