Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Seitik sei irabazi dituzte Oarsoaldeko batelek Illunberen banderan

admin
Bidasoa
2011/02/22
Eskualdeko batelak bikain aritu ziren herenegun, badiako uretan. Izan ere, jokatu zituzten sei kategoriatan irabaztea lortu zuten Hibaikak, San Juanek eta San Pedrok, Illunbe arraun taldeak antolatutako batelen proban. Trintxerpeko bandera Batelen Ligan jokatu duten bosgarren jardunaldia izan zen herenegungoa. Gazteenetan errenteriarrak izan ziren onenak. Nesken Haur Mailan Oriori bi segundo eskas atera zizkion Hibaikak. Illunbekoek osatu zuten podiuma, irabazleengandik sei segundora. Kategoria horretan guztira Oarsoaldeko lau batel gehiagok hartu zuten parte: San Pedrok (seigarren izan ziren); San Juan Bk (zazpigarren); Hibaika Bk (bederatzigarren) eta San Juan Ak (hamabosgarrenak izan ziren). Mutiletan, haurren eta kadeteen maila nahastuan ere Hibaika izan zen garaile, San Pedrori hiru segundoko aldea aterata. Errenteriarren talde mixtoa azkena izan zen (zortzigarrenak). Sanjuandarrek, bi bandera Mutilen Kadeteen Mailan eta nesken Gazte Mailakoen eta seniorren maila mixtoan sanjuandarrak izan ziren onenak. Mutiletan, arrosek hiru segundo baino gutxiago atera zizkieten San Pedro Bren batelari. Illunbeko batelariak, berriz, bosgarren izan ziren irabazleengandik hamar segundora. Sanjuandarren bigarren batela makalago ibili zen, hamabigarren postuan iritsi baitziren, 35 segundora. Nesken maila mixto horretan, berriz, San Juan A batelak (seniorrak ziren) zazpi segunduko aldea atera zion Hibaika Ari (seniorrak baita ere). San Pedro A, berriz, bosgarren izan zen, irabazleengandik 41 segundora. Azkeneko bi postuetan geratu ziren Gazte Mailako arraunlariez osatutako batelak: Illunbe. zortzigarren, eta Hibaika B, bederatzigarren. San Pedro, mutilen maila nagusietan onenak Mutilen maila nagusietan izan ziren onenak sanpedrotarrak. Horrela, Gazte Mailan zazpi segundoko atera zieten moreek bigarren sailkatuei (Zumaiari). Hirugarrenak trintxerpetarren batela izan zen (hamalau segungura). Azkeneko bi postuetan San Pedro B eta San Juan geratu ziren, hurrenez hurren. Senior mailan, berriz, batelari sanpedrotarrak jaun eta jabe izan ziren. Izan ere, hemeretzi segundoko aldea atera zieten bigarrenei (Mutriku). Hibaikakoak hirugarren izan ziren, 26 segundora. Hondarribiarrak, laugarren Oriako jaitsieran Bestalde, larunbatean traineruen Oriako jaitsiera jokatu zuten Orion. Hondarribikoak laugarren izan ziren, Bermeo irabazlearengandik sei segundora. Sanjuandarrak bosgarren izan ziren (+7 segundo), sanpedrotarrak bederatzigarren (+24). Hondarribia B, berriz, hemezortzigarren (+1 minutu 33 segundo), San Juan B baino koska bat gorago (+1:33). San Pedro B 22. izan zen (+1:46) eta Illunbe 35. postuan geratu zen (+2:49), Hibaika baino bat hobeto (+2:51). San Pedro C 40. izan zen (+3:25).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxebizitza eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.