
Gipuzkoako Bigarren Mailako herriko bi taldeek, Oiartzunek eta Power Rangers-ek, berdinketa eta garaipena eskuratu dituzte asteburuko jardunaldian, hurrenez hurren. Oiartzunek 2-2 egin zuen Gure Txokoaren kontra. Power Rangers-ek, berriz, 4-3 irabazi z...

Irungo udaleko Hiritarrenganako Zerbitzuko ordezkariak Hondarribia kalean gaur abiatu duten TAO express sistema azaldu zuen iragan ostiralean deituriko prentsaurrean. “Kaleko berriritartzearen ondorioz oinezkoen eremuak zabalagoak dira, komertzio...

kaldereroak, 30 urte beteko dituzte larunbatean

Hendaian Kantuz ekimenaren jarraitzaileek eta Mutxiko elkartearen deiari erantzunez biltzen diren euskal dantza zaleek bat egingo dute igandean Hendaiako Hiri-erdian. 11:30ean dute bi taldeek abiapuntua. Kalean Kantuz Merkatu Zaharrean ospatuko da, oh...

Atzo gauean hasi eta gaur gauean bukatuko dituzte Amutaldeko errepidea konpontzeko lanak eta Mendeluko zubitik N-638 errepideko gurutzebide arte berrituko dute errepidea. Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, azaroan bertako bizilagunekin bildu ostean ...

Hemeretzigarren jardunaldiko partidua irabazi zuen larunbatean Hondarribia-Irunek etxean Extrugasaren aurka jokatutako partiduan. 60-55 menderatu zituzten aurkariak, eta hamargarren dira orain hondarribiarrak hogeitasei punturekin.

Solidaritat per la Independencia alderdiak lehenengo batzar nazionala egin zuen atzo eta Toni Strubell (Errenteria-Oreretan bizi da) izendatu zuten alderdiko presidente. Estatutuak ia aho batez onartu zituzten. Oarso Bidasoko Hitzak elkarrizketa egin zion pasa den abenduaren 10ean, Kataluniako Hauteskundeen ondoren: Kataluniako hauteskunde autonomikoen prozesu guztia etxetik jarraitzeko aukera zuen Toni Strubellek (Oxford, 1952; Errenteria-Oreretan bizi da). Baina hori egin beharrean, nahiago izan du pausoa eman eta prozesuaren parte bilakatu. Katalunian politikariek erabakiak hartzeko ahalmenik ez dutelako eman du pausoa eta hori behin betiko aldatzeko itxaropena du. Gogotsu dago eta lanerako prest. Lortutako emaitzarekin gustura? Oso gustura. Azken eguneko inkestak nahiko ezkorrak ziren guretzako eta hori ikusita emaitza oso ona da. Hedabideen ikuspuntutik, gainera, ez dugu oihartzun handirik izan. Legeak dio aurreko legealdian Parlament-ean egon ez diren alderdiek ez daukatela bermatuta euren presentzia hedabideetan, beraz, telebistan, irratian eta prentsa idatzian gutxi agertu gara. Hauteskundeen zein irakurketa egiten duzu? Argi geratu da Parlament-eko gehiengo nagusia abertzalea dela eta boto baliagarria CIUrentzako izan dela. Uste dut nazio ikuspegitik jasaten ari garen jazarpena handia dela. Garrantzitsua izango da Solidaritat Catalana per la Independencia alderdiak egingo duen lana. Etxetik prozesu guztia ikusteko aukera nuen, baina nahiago izan dut barruan egon uste dudalako prozesuak bai ala [...]

Garaipena eskuratzeko borrokatu bazuten ere, 0-4 galdu zuen Hondarribiak larunbatean etxean Real Unionen aurka jokatutako partiduan. Postu bat behera egin dute sailkapenean hondarribiarrek, eta hamabigarren dira orain, hogeitasei punturekin.

Euskararen aldeko Korrika 17ko arduradunek jakinarazi dute Irungo batzordea heldu den asteazkenean bilduko dela bigarren aldiz, otsailaren 23an, 19:30ean, AEKren egoitzan (Legia karrika, 6). Informazio gehiago nahi duenak Behe Bidasoko batzordeetako ...

Irungo udaleko Ongizate zerbitzuak Mirarietako Amaren kalean dagoen Iraso gizarte etxeko taberna-jatetxearen kudeaketarako lehiaketa deitu du. Kontratoaren iraupena 2 urtetakoa izango da, gehienez 6 urtera luzatu daitekeelarik. Lizitaziorako diru kanti...

Erregional Preferente mailako herriko taldeak ez dira oso fin ibili asteburuan. Touringek berdindu egin zuen Muniberen kontra, Donostian bana. Beti Onak, berriz, galdu egin zuen etxean, 3-4 Donostiako beste talde baten kontra, Santo Tomas lizeoa. Lortu...

Gure Gipuzkoa Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailak Gipuzkoako KZGuneetan ematen ari den ikastaroa da eta datorren hitzordua Hondarribiko KZGunean izango da, asteazken eta ostegunean. 2010. urtean Hondarribiko Udala, herriko argazkiak Gure Gipuzkoa...

Les 2 Jumeaux elkarteak lotoa antolatu du larunbaterako, 20:30ean, Autoportuan, elkartearentzako dirua biltzeko. Gaixo direnen senitartekoei laguntza eskaintzen die Les 2 Jumeaux Hendaiako elkarteak, erietxearen eta familiaren arteko zubi lanak eginez.

Ohorezko Erregional mailako Oiartzunek ezin izan du asteburuko jardunaldia irabazi: 0-2 galdu du Hernaniren kontra. Zazpigarren postuan daude oiartzuarrak, 36 punturekin.

Club Maritime Hendaye Txingudik (CMHT) Kanderailu egunaren saria arrantza lehiaketa antolatu du heldu den larunbatean, otsailaren 26an. Iazko ekitaldian 5 klubetako 52 arrantzalek hartu zuten parte. Fernando Zapirain hondarribiarra gailendu zen.

Koldo Mitxelena plazan egiten ari diren obrak aprobetxatuz, plazan dauden haurrentzako jolasak kendu dituzte berritzeko. Udaletik jakinarazi dutenez, duela urte batzuk jarri zituzten kulunkak, baina nahiko puskatuta zeudenak berritu eta gainontzekoak m...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol emaitzak. 11:30ean: Oarsoaldeko informazioa Oarso Bidasoko Hitza-ren zuzendaria den Urko Etxebesteren eskutik. 12:10ean: Oiartzungo udaltzain burua izango da irratian. 2010eko balantzea ...

Euskararen aldeko Korrika 17ko arduradunek jakinarazi dute Hondarribiko batzordea heldu den asteartean bilduko dela bigarren aldiz, otsailaren 22an, 19:00etan, Olagarro elkartean. Informazio gehiago nahi duenak Behe Bidasoko batzordeetako arduradun M...

Donibaneko Itsas Mendi elkarteak iraupen eskiko ikastaroa antolatu du Pont D´Espagnen (Erdiko Pirinioak, Cauterets), datorren iganderako (hilak 27). Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da helduentzat eta 20 eurokoa haurrentzat. Prezioaren barruan ikastaro...