Merkatariei laguntzeko TAO azkarra jarri dute Hondarribia kalean

Irungo Udaleko Hiritarren Zerbitzuko zinegotzi Maite Cruzadok ostiralean jakinarazi zuen Hondarribia kalean TAO express edo TAO azkarra sistema jarri dutela. Cruzadok azaldu zuenez, Hondarribia kalea berritu dute eta ondorioz oinezkoen eremuak zabalagoak dira, merkatarientzako eta herritarrentzako aukerak handituz. TAO azkarra ere merkatarientzako “onuragarria” izango dela jakinarazi zuen Cruzadok. Neurria auzotarrekin eta kaleko dendariekin izandako bileretan adostu dutela esan du zinegotziak: “Helburua da merkataritza jardun azkarra egin behar dutenek horretarako aukera izan dezatela. Noski, auzotarrak ere aukera hortaz balia daitezke, denbora muga berberarekin”. Gestio azkarrak egiteko Horrela, gestio azkarra egiteko beharra dutenek ibilgailua dohainik aparkatzeko aukera izango dute Hondarribia kaleko 11 eta 43 zenbakien artean, propio prestatutako gunean, 15 minutuz gehienez. Sistemaz baliatzeko ezinbestekoa izango da parkimetroan txartela ateratzea, eta bertan matrikula ezartzea. Sistema behin erabilita, hiru ordu pasatu arte makinak ez dio matrikula bereko ibilgailuari beste txartelik emango.

15 minutuz dohainik aparkatu daiteke, txartela hartuta

Irungo Udaleko Hiritarren Zerbitzuko zinegotzi Maite Cruzadok ostiralean jakinarazi zuen Hondarribia kalean TAO express edo TAO azkarra sistema jarri dutela. Cruzadok azaldu zuenez, Hondarribia kalea berritu dute eta ondorioz oinezkoen eremuak zabalagoak dira, merkatarientzako eta herritarrentzako aukerak handituz. TAO azkarra ere merkatarientzako “onuragarria” izango dela jakinarazi zuen Cruzadok.

Neurria auzotarrekin eta kaleko dendariekin izandako bileretan adostu dutela esan du zinegotziak: “Helburua da merkataritza jardun azkarra egin behar dutenek horretarako aukera izan dezatela. Noski, auzotarrak ere aukera hortaz balia daitezke, denbora muga berberarekin”.
Gestio azkarrak egiteko
Horrela, gestio azkarra egiteko beharra dutenek ibilgailua dohainik aparkatzeko aukera izango dute Hondarribia kaleko 11 eta 43 zenbakien artean, propio prestatutako gunean, 15 minutuz gehienez. Sistemaz baliatzeko ezinbestekoa izango da parkimetroan txartela ateratzea, eta bertan matrikula ezartzea. Sistema behin erabilita, hiru ordu pasatu arte makinak ez dio matrikula bereko ibilgailuari beste txartelik emango.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.