Xanistebanetako Jai Batzordearen bilera, bihar

Xanistebanetako Jai Batzordearen lehenengo bilera izango da bihar, 19:00etan Manuel Lekuona Bibliotekan. Hala, Kultura Batzordea, aurtengo herriko festak prestatzen hasiko da. Iazko irailean, jaiak pasa ondoren egiten den balorazio bileran adostutako m...

Xanistebanetako Jai Batzordearen lehenengo bilera izango da bihar, 19:00etan Manuel Lekuona Bibliotekan. Hala, Kultura Batzordea, aurtengo herriko festak prestatzen hasiko da.

Iazko irailean, jaiak pasa ondoren egiten den balorazio bileran adostutako moduan, berritasunak proposatu nahi ditu aurten Jai Batzordeak. Horregatik, aurten lehenago hasiko dira xanistebanak prestatzeko saioak.

Jai Batzordea osatzen duten talde, elkarte eta eragile guztiei dei egin diete bilerara ager daitezen, «oso garrantzitsua baita xanistebanetako egitarauaren proposamena eta onarpena guztien artean egitea».

Era berean, Kultura Batzordeak iazko xanistebanetako ekintzen balantzea idatziz entregatu ez duten taldeei bilera honetarako ekartzea eskatu die.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.