La Anunciatak sei sari eskuratu ditu Aztertu programaren baitan

La Anunciata ikastetxeko sei ikaslek sari bana jaso dute Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Aztertu programaren baitan. Ipuinen eta marrazkien modalitateetan eskuratu dituzte sariak. Azterkosta’10 azpikategoriaren baitan, Cristina Perez Derrigorrezk...

La Anunciata ikastetxeko sei ikaslek sari bana jaso dute Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Aztertu programaren baitan. Ipuinen eta marrazkien modalitateetan eskuratu dituzte sariak.

Azterkosta’10 azpikategoriaren baitan, Cristina Perez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak accesita lortu du Donde está el reflejo de la luna (Ilargiaren isla dagoen tokian) ipuinarekin. Gaztetxo horrek irabazi duen lehen saria da eta sorpresaz hartu du.

Azpikategorian berean baina marrazkiaren modalitatean, Leire Iparragirrek lehen saria lortu du. Iparragirrek Kursaal Jauregiko zubiaren gaineko olatuak marraztu ditu. Gainera, sail berean, Cristina Lajasek accesita lortu du 12 eta 16 urte bitartekoen mailan.

Ibaialde’10en ere sariak
Ez ziren sari bakarrak izan. Ibaialde’10 azpikategorian, ipuinetan, Irache Ramirez Batxilergoko bigarren mailako ikasleak lehen saria irabazi du Revuelta en la ría (Matxinada itsasadarrean) lanarekin.

Horrez gain, Ibaialde’10eko marrazkiaren alorrean beste bi sari eskuratu dituzte. 16 urtetik gorakoen mailan, Olatz Iparragirrek lehen saria poltsikoratu du Erromako zubi bati buruz egindako lanari esker, eta Alba Hernandezek accesita lortu du 12 eta 16 urte bitartekoen mailan.

Sariak Bilbon
La Anunciatako sei ikasleek Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Auditoriumean jaso zituzten sariak joan den larunbatean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.