Schorndorfeko 14 gazte, bisitan

Bisita daukate egunotan Koldo Mitxelenako ikasleek; Schorndorf (Alemania) herriko ikasleen bisita, hain zuzen. Astebetez Euskal Herria eta bertako kultura, bizimodua eta hizkuntza ezagutzen ariko dira hamalau ikasle alemaniar. Trukatzeko garaia etorrik...

Bisita daukate egunotan Koldo Mitxelenako ikasleek; Schorndorf (Alemania) herriko ikasleen bisita, hain zuzen. Astebetez Euskal Herria eta bertako kultura, bizimodua eta hizkuntza ezagutzen ariko dira hamalau ikasle alemaniar. Trukatzeko garaia etorriko da eta martxoaren 25etik apirilaren 1era bertako 23 ikasle joango dira hara. Atzo, ongi etorria egin zieten udaletxean. Juan Carlos Merino alkateak nabarmendu zuen “momentu historikoa” izan zela atzokoa, senidetze ofizialaz geroztik egindako lehen ekitaldia izan zelako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.