Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute etzi, 19:00etan udaletxean

Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute etzi, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Zinegotziek hamasei puntu jorratuko dituzte: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Amiantoari buruzko mozioa. Martin Beramendi Brit Alkate-ohiak egindako lege-haus...

Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute etzi, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Zinegotziek hamasei puntu jorratuko dituzte:

  1. Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena.
  2. Amiantoari buruzko mozioa.
  3. Martin Beramendi Brit Alkate-ohiak egindako lege-hausteen aurrean penal arloko epaitegian kereila tarteratzea.
  4. UGA-1, UAD 2 Ugaldetxo-Atamitx, Arau Subsidiarioen Aldaketarako behin-behineko onarpena.
  5. LAN-3 eremuko Plan Partzialaren behin betiko onarpena.
  6. Talaia poligonoan garbigunea jartzeko Udalaren jabetzako partzela baten emakida.
  7. Herri bide bat trukatzeko proposamena.
  8. Euskara Biziberritzeko Plana Oiartzunen. 2005-2010 Plan Estrategikoa urtebetez luzatzea.
  9. Iturriotz auzoan frontoi balio anitzaren harrera eta abalaren itzultzea.
  10. Haurtzaro Ikastolari 2011 urteko ekarpena.
  11. Garbitania Zero Zabor SL kapitala gehitzea.
  12. Hainbat udal zergen ordainagiriak baliogabetzeko eskaerak.
  13. Aurreko urteetako isunak baliogabetzeko proposamena.
  14. 958/2919 prozeduran Euskal Herriko Justizia Epaitegi Nagusiaren aurrean bertaratzeko Dekretua berrestea.
  15. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  16. Eskari-galderak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.