2011/1

Inoiz baino korrikalari gehiago, Fanderiako Krosean

Fanderiako Haurren Krosak marka guztiak gainditu ditu aurten parte-hartzaileei dagokienez: 200 inguru haurrek parte hartu zuten. Fanderiako auzo elkarteak antolatu du bosgarrenez lasterketa. Bost mailetan aritu ziren korrikan. Hala, Aurrebenjaminen Mai...

admin

Eguberrietako haurren arteko lehia, joko garbian

Txost Oiartzungo Pilota Taldeko haurrek, barne txapelketa jokatu dute Gabonetan, joko garbian. Hala, Eguberrietan ez diote jokatzeari utzi eta ez dute forma galdu taldeko txikienek. Gainera, lehiaren nondik norakoak ezagutu eta horiez gozatzeko aukera ere izan dute. Bost bikote aritu dira elkarren aurka (batzuk argazkian ikus daitezke). Entrenatzeko beste modu bat izan da, eta txapelketetan nola jokatu ikasteko aukera ere izan dute. Horrez gain, guztiek oroigarri bana jaso dute.

admin

Aurrekontuak, PTPa eta Ikerketa Batzordea, auzoetan

Oiartzungo Udalak jakinarazi du urtarrilean zehar auzoetako bilerak egingo dituztela herritarrekin hiru gai zehatzen gainean hitz egiteko: 2011ko aurrekontuak, Lurraldeko Zatikako Plana (PTP), eta Ikerketa Batzordea. Lehenengo bilera gaur egingo dute, ...

admin

Euskarazko ipuinak Maider Galarza kontalariaren eskutik

Maider Galarza ipuin kontalariaren eskutik 4 eta 7 urte bitarteko haurrek Kontakizunak entzuteko aukera izango dute hilaren 12an, asteazkena, 17:30etan, Ikust Alaian.

admin

Gernikako akordioa ezagutaraziko dute Errenterian

Datozen bi asteotan Gernikako akordioa zabaldu eta atxikimenduak biltzeko kanpaina egingo dute Errenteria-Oreretan. Bihar bertan hasiko da kanpaina, Zentro Elkartean egingo duten bilkurarekin. Bertan, atxikimenduak bilduko dituzte. Hurrengo hitzordua, ...

admin

Kasino Zaharraren XXII. urteurren jaialdia

Datorren urtarrilaren 30ean Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak XXII. urteurrena ospatzeko jaia antolatuko du. Programa 12.30tan hasiko da Portuko elizan eta urtero bezala, 14.30tan bazkariaren ordua izango da, Ardora Jatetxean. Izena emateko, urtarrilaren...

admin

Danborradako azken entsegua, gaur

Hilaren 15eko danborrada prestatzeko azken entsaioa egiteko Hiri Erdiko eskolan bilduko dira gaur, asteartea, 19:00etan. Danborrik ez duenak Geltoki kaleko Besta dendan alokatu dezake, 6 eurotan.

admin

Gazte bat atxilotu dute ustez droga saltzeagatik

27 urteko gazte bat atxilotu Ertzaintzak, dantzaleku baten kanpoaldean ustez droga saltzeagatik. Igande goizaldean atxiki zuten, eta ustez droga zeukaten bi poltsa txiki atzeman zizkioten.

admin

‘Kirolez Blai’-n, Iker Getaria eta Martxel Toledo

Saioa berreskuratu eta urteko lehenengo Kirolez Blai! egingo dute bihar Oiartzun Irratian. Bi gonbidatu izango ditu Joxe Migel Lopez kirol esatariak; Iker Getaria Oiartzungo pala txapelketako antolatzailea eta Martxel Toledo ESAITeko koordinatzailea. S...

admin

Laurak Bat elkartek 3.000 euro zozketatu ditu

Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak 3.000 euroko balioa duen saria zozketatu zuen joan den ostiralean. Trintxerpeko Armando izeneko bizilaguna izan da zorteduna, Sonesa Kirolak dendan eskuratutako bonoari esker. Irabazleak La...

admin

Ondartxoko parte-hartze prozesuaren lehen fasea bukatuta, ondorioak biltzen hasiko dira

Ondartxori buruzko parte-hartze prozesuaren lehen fasea bukatutzat eman du Pasaiako Udalak. Maider Ziganda alkatea pozik dago lortutako emaitzarekin eta jendearen erantzunarekin. Guztira 52 herritar bildu ziren egindako hiru bilkuretan. Orain, hurrengo pausoa herritarrek proposatutako ideiak bildu eta ondorioak aztertzea izango da. Behin ondorioak bilduta, Udalak jasoko ditu eta proiektua idazteko lehiaketa aterako du. “Lehiaketa irabazten duenak proiektua idatziko du eta guk herritarren ekarpenak helaraziko dizkiogu proiektua idazteko garaian kontua har ditzan”, azaldu du Zigandak. Ondorio horiek aurrerago egingo dituztela publiko adierazi du Pasaiako alkateak. Bi bilkura egin beharrean, hiru Hasiera batean bi bilera aurreikusi bazituzten ere, azkenean hiru aldiz elkartu dira herritarrekin Ondartxoko gunearen gainean hitz egiteko, “horretarako beharra ikusi zelako”. Ondartxo nola eraiki nahi dugu? izenburupean, lehenengo bilera joan den abenduaren 11n egin zuten. Bilera horretan, parte-hartzaileek gunearen errealitate sozio-urbanistikoa ezagutzeko aukera izan zuten, horren egoera eta aurrekariak. Hurrengo bileretan, berriz, Ondartxoko eremu horretan beharrezkoak iruditu zaizkien erabilerak proposatu zituzten. Ontziolaren inguruan dagoen eremua aisiarako berreskuratzeko asmoa du Udalak, eta horretara bideratutako ekipamendua egingo dela jasota dago Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Udalak duen hitzarmenean. Bileretan emandako informazioa eta gaiarekin lotutako beste hainbat dokumentu Udalaren webgunean (www.pasaia.net) jarri dituzte eskura. Biteriko parte-hartze prozesua Maider Zigandak jakinarazi duenez, Biteriko parte-hartze prozesuaren bigarren [...]

admin

OB: «Parte-hartzea ulertzeko era xelebrea du Udal Gobernu Taldeak»

Oiartzungo Udal Gobernuak Taldeak, pasa den abenduaren 29ko udalbatzarrean onartu zituen 2011rako aurrekontuak, ezker abertzaleko zinegotzien botoekin. Orain, Gobernu Taldeak auzo bilerak antolatu ditu eta, beste gaien artean, aurrekontuak jorratuko di...

admin

Tabakoaren kontrako legea aztertzeko Irunen bilduko dira bihar ostalariak

Oarso-Bidasoko ostalariak Letxunborro etorbideko Cafe Irunen bilduko dira bihar, asteazkenean, 17:30ean, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak tabakoaren lege berriaz informatzeko deituriko bilkuran. Bertan legea «zehatz-mehatz» azaltzeaz gain, sektorean ...

admin

Eskola kiroleko jaialdia egingo dute larunbatean Azken Portun

Eskola kirolako ur jaialdia egingo dute larunbatean, hilaren 15ean, Azken Portu udal kiroldegian, eta igerilekuak eta spa eremua abonatuentzako itxiko dituzte, 09:00etatik 12:00etara.Horren ondorioz, egun horretarako hitzartuta zeuden haurrentzako iger...

admin

Bizkaiko Golkoko antxoa bereiztea lortu dute

Azti-Tecnalia zentro teknologikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) elkarlanean Bizkaiko Golkoko antxoaren geneak bereiztea lortu dute. Horri esker jatorrizko izendapena sor dezakete eta merkaturatzerako garaian iruzurrak saihestu. Gainera, ike...

admin

Ureztatze sistema berria Hondartza futbol zelaian

Udaleko kirol sailak Hondartza futbol zelaiko ureztatze sistema berritu du. Xabier Tifek, kirol zinegotziak azaldu duenez, “ureztatze sistema aldatu beharra zegoen. Hondartza udal zelaiko ureztatze sistema 1976koa zen, zaharkitua zegoen eta aldatzeko...

admin

Antzerki emanaldia Varietesen, Lizeoaren eskutik

Aizpurdi Lizeo Profesionalak antzerki emanaldia antolatu du ostegunerako, urtarrilaren 13rako, 20:30ean, Varietes aretoan.

admin

Hamaika Bertute eguna, larunbatean herrian

Doneztebe plazan, 11:00etatik aurrera, Hamaika Bertute eguna ospatuko dute hainbat bertsolarik larunbatean. Iragarri dutenez, «egun osoan ez da faltako bertsorik, antzerkirik, barrerik, izotzik… eta, batez ere, partxerik. Bertsolariak ohituta da...

admin

Oiartzun Irratia: urtarrilak 11

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark irratsaioa, Elhuyar fundazioko kideen eskutik. 11:30ean: Elkarrizketa. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Finean nafarrak. 18:00etan: A...

admin

1186, Caritasen saskiaren zenbaki sariduna

Donibaneko Caritasek jakinarazi duenez, saskiaren zenbaki sariduna 1186 dela. Zozketa joan den ostegunean egin zuten, hilaren 6an. Saridunak, beraz, barrutiko Caritasekin jarri behar du harremanetan saria eskuratzeko.

admin
Gehiago