Udalak bultzatuta San Pedron egiten ari diren Ondartxori buruzko parte-hartze prozesuak gaur du bigarren saioa. 10:00etan hasiko da saioa, ikastolan. Pasaiako alkate Maider Zigandak esan duenez, lehengo larunbatean egin zuten saioan 40 lagun inguruk pa...
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak adierazi duenez, 22 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, 19:30 inguruan, Ertzaintzak. Iturri berberaren arabera, ustezko lapurrak adin txikiko bati mehatxu egin zion telefono mugikorra lapurtzeko asmoz. Biktimak abisua ...
Erregional Preferente Mailako Allerruk etzi arratsaldean jokatuko du hamalaugarren jardunaldiari dagokion partida. Mariñoren kontra jokatuko du, Irungo Landetxa auzoko Ugalde futbol zelaian. Partida 17:30ean hasiko da. Bai Mariño baita Allerru ere sa...
Herritarren zenbait jokabide arautzeko alkatetzak ordenantza zibikoa proposatu du. Herriko elkarte batzuei aurkeztu die, eta hamabost egun izan dituzte ekarpenak egiteko, azaroaren 30era arte. Herriko 34 elkarte eta auzo elkartek osatutako koordinakund...
Illimani gobernuz kanpoko erakundeak Gabonetako jaialdia egingo du, etzi, 19:00etan, Errentera Hiria Kulturgunean. 100dik gora lagunek parte hartuko dute, dantzak, abestiak eta beste hainbat ekitaldi taularatuz.
Anbulatorioan telefono finkorik gabe daude. Hala, egunotan bertara deitzen duten herritarrek ezingo dute hangoekin harremanetan jarri ohiko telefono zenbakien bidez. Arazoa konpondu bitartean, bi telefono zenbaki utzi dituzte beraiekin harremanetan jar...
Aurten Pasaian egin diren hainbta eraberritze lana finantzatzeko Foru Aldundiak 869.252 euro bideratuko ditu Pasaiara. Zehazki, ondorengoak dira Foru Aldundiak finantzatuko dituen lanak: Pasai San Pedroko alkateordetza zaharberritzea, Donibaneko Bizkai...
Donostialdeko Zatikako Planaren (PTP) kontra agertu dira 7.200 norbanako eta 44 eragile. Gaur goizean, norbanakoek eta eragileetako ordezkariek, elkartuta, agerraldia egin dute Doneztebe plazan. Bigarren saihesbidea luzatzeari eta plataforma logistikoari ezetz esan diote guztiek. PTPak bigarren saihesbidea luzatzea eta Lezo-Gaintxurizketako eremuan jarduera logistikoetarako eta estrategikoetarako 180 hektareako plataforma aurreikusten ditu, eta horiek Oiartzunen eragina handia izango dutela gogorarazi dute. Agerraldian nabarmendu dutenez, herri osoa mobilizatu da horien kontra: «Hasieran pertsona talde batek deitutako Herri Batzordea zena, dagoeneko Oiartzunen onarpen zabala lortu duen iritzi bilakatu da eta Oiartzun osoa mobilizatu da». Hala, hasieran jarritako helburua lortzen ari direla gogorarazi dute: «Mehatxu honi aurre egiteko modurik eraginkorrena herritarrei informazioa helaraztea eta ahalik eta alegazio gehien biltzea zela erabaki genuen eta horretan ari gara». Ekimena abiatu zutenetik hilabete eta erdi igaro da, eta 7.200 alegazio bildu dituzte, horietatik 3.000 Oiartzunen bizi diren herritarrenak (erroldaren %40). Urtarrilaren 20ra arte Laster aurkeztuko dituzte alegazioak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Donostian duen ordezkaritzan. Urtarrilaren 20an bukatzen dahorretarako epea, horregatik, gogorarazi dute alegazioak biltzen jarraituko dutela. Udaletxean, Manuel Lekuona Bibliotekan eta Elorsoro kiroldegian daude alegazioak aurkezteko kutxak. Herritarrak animatu dituzte euren sinadurarekin PTParen kontra egitera. Oraindik beren atxikimendua eman ez duten alderdi politikoei [...]
Felix Asensio Portu Agintaritzako presidente gisa agertu da, Miguel Buenen ordezko bezala. Izan ere, Buenek Portu Agintaritzako kargua utzi beharko du datozen foru hauteskundeen ondoren. Hainbat hedabidek argitaratu dutenez, alderdi sozialistak Portu A...
Eskola Pilota egitasmoko partidak jokatuko dituzte etzi larunbata, Kontzejupeko, Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako pilotalekuetan Benjamin Mailako pilotariek. Hori dela eta, 16:00etatik 17:30ak bitartean hiru pilotaleku horiek ezin izango ditu...
Miguel Buen Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak eta Mikel Izagirre Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioko presidenteak publizitate lankidetza hitzarmena sinatu dute. Horrela, Portu Agintaritzak hiru mila euroko laguntza emango dio Federazioak e...
Pasaia Kulturalek Pasaiako Udalarekin eta Lema paperdendarekin antolatzen duen aurtengo XIV. Pasaiako Badia Marrazki Lehiaketa 116 lan aurkeztu dituzte. Horiek guztiak hiru mailatan banatu dituzte: 11 urte artekoak, 12tik 17ra bitartekoak, eta helduak....