Mariñoren kontra jokatuko du Allerruk, etzi

Erregional Preferente Mailako Allerruk etzi arratsaldean jokatuko du hamalaugarren jardunaldiari dagokion partida. Mariñoren kontra jokatuko du, Irungo Landetxa auzoko Ugalde futbol zelaian. Partida 17:30ean hasiko da. Bai Mariño baita Allerru ere sa...

Erregional Preferente Mailako Allerruk etzi arratsaldean jokatuko du hamalaugarren jardunaldiari dagokion partida. Mariñoren kontra jokatuko du, Irungo Landetxa auzoko Ugalde futbol zelaian. Partida 17:30ean hasiko da.
Bai Mariño baita Allerru ere sailkapenaren beheko aldean daude. Irundarrek hamabost puntu dituzte eta hamahirugarren postuan daude. Postu bat beherago dago Allerru eta puntu bat gutxiago dute. Partida garrantzitsua jokatuko dute, beraz.
Allerru Bk, dena erabakita
Bestalde, lezoarren bigarren taldeak Plazetan jokatuko du etzi, 16:00etatik aurrera. Union Txiki-Touring jasoko du.
Ligako azkeneko jardunaldia izango da asteburukoa eta Allerru Bk, iaz bezala, txartela lortu sailkapen faserako. Hogeitabi puntu pilatu dituzte eta bosgarrenari (Union Txikiri) sei  puntu ateratzen dizkiote. Beraz, Landetxak hirugarren postua ez kentzeagatik borrokatu dira soilik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.