Gabonetako zozketako hamar zenbakiak atera dira
Errenkoaldek antolatutako Gabonetako zozketako zenbaki saridunak atera dira. Jarraian azaltzen diren zenbakiak dira 500 euroko erosketa txartel bana eramango dutenak: 354.347 221.943 410.362 185.356 389.353 311.782 156.384 053.734 007.497 129.804 Bes...
Errenkoaldek antolatutako Gabonetako zozketako zenbaki saridunak atera dira. Jarraian azaltzen diren zenbakiak dira 500 euroko erosketa txartel bana eramango dutenak:
- 354.347
- 221.943
- 410.362
- 185.356
- 389.353
- 311.782
- 156.384
- 053.734
- 007.497
- 129.804
Bestalde, Errenkoaldek erakusleihoen lehiaketa ere antolatu du aurten. 22 dendei egin diete aipamena: Apatxin; La Chimenea; Mari Gorri; Foto Valentin; Casa Aramendia; Udimar; Kalima; Hache; Naif; Enrique Rodriguez farmazia; Eder Estetika; Nola; Gambo; Mari Carmen loradenda; Begi Optika; Arieta Optika; Bambola; Ikusi Makusi; Atrezzo; Osina; Edurne; Izaskun; Peka eta Ayma.
Gabonetako argiak
Bestalde, bihar, 17:30ean piztuko dituzte Gabonetako argian, herrian. Ohi bezala, herriko merkatari bat izango da argiak piztuko dituena; aurten, Manuel Maria de la Maza izango da. Argiak pizteaz gain, omenaldi bat jasoko du Errenkoalde eta Udalaren eskutik.
Argiak Erregeetara arte egongo dira piztuta, eta herriko beste argiekin sinkronizatuta egongo dira. Gaueko hamabietatik goizeko seietara intentsitate txikiagoa izango dute: %40 gutxiago.
Argiekin lotuta, Udaletik jakinarazi dute hilaren 22an pertsona bat pasatuko dela dendaz denda merkatariek argiak jartzeagatik egiten duten ekarpena jasotzera.