Igoera postuen bila Real Union
Iragan igandeko porrotari buelta eman nahi dio Real Unionek eta garaipenaren bila joango dira igandean. Igoera postuetatik garaipen bakarrera daude irundarrak, eta hiru puntuak eskuratuta sailkapeneko igoera postutan pasako dituzte gabonak txuri-beltzek. Sporting izango dute aurkari igandean eguerdiko 12:00etatik aurrera eta taldea sailkapen orokorrean hamaseigarren postuan dagoela kontuan hartuta, Real Unionek aukerak izango ditu partidua irabazteko.