Urteko azken partidua Hondarribia-Irunek etxean jokatuko du
Urteko azken partidua jokatuko du Hondarribia-Irunek larunbat honetan, eta iragan asteburuan Gironan eskuratu zuen garaipena errepikatzen saiatuko dira. 54-75 garaitu zituzten Gironako neskak eta garaipen garrantzitsua izan zen sailkapeneko jaitsiera postuetatik ateratzeko. Hamargarren dira orain bidasotarrak hamasei punturekin eta gabonak jaitsiera postu horietatik garaipen batetara pasako dituzte. Larunbatean jokatuko dute Hondartza kiroldegian arratsaldeko 20:00etatik aurrera Ciudad Ros Casares Valencia-ren aurka.