Illunbe-Trintxerpe Arraun Elkarteak urteroko batzarra egingo du hilaren 20an (astelehena). Lehenengo deialdia 19:00etan da, eta bigarrena 19:30ean. Batzarra Trintxerpeko alkateordetzan izango da. Bazkideei bilerara agertzeko eskatu diete elkartetik.
Gaur goizaldean, 28 urteko mutil bat atxilotu dute ertzainek Antxon. Aparkatuta zeuden zortzi autoetan lapurtzea egozten diote. Ertzaintzak Luzuriaga inguruan autoen artean norbait zebilela jakin dute eta lau auto irekita zeudela eta barruko gauzak nah...
Pasaiako Udalak lizitaziora atera du Donibaneko Alabortza berreskuratzeko proiektuaren idazketa. Alabortza “ingurumen balio bereziko eremutzat” hartzen denez, horren kontserbazioak lehentasuna duela nabarmendu du Udalak. Horrela, eremu hori...
Pinturas Iztieta dendak antolatzen duen pintura lehiaketaren XV. saioa aurkeztu dute Oarsoaldeko margolarientzat. Gaia eta teknika librea landu beharko dute parte-hartzaileek, baina 81×50 zentimetroko neurria izan beharko dute gehienez lanek. Hila...
Josu Elberdin pasaitarraren Kantatzeko gogoa lana estreinatuko dute etzi, Irungo Amaia Kultur Zentroan. Kontzertua Irungo Atzokoak gizonen koroaren 25. urteurrenaren baitan izango da. Elberdinen lana koroak berak eskatu zuen, urteurrena ospatzeko. Irun...
Joan den ostiralean bukatu zen kanpo kaiaren Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenari alegazioak aurkezteko epea, eta beste hainbat sindikatuk, alderdik eta eragilek bezala, ezker abertzaleak eta Aralarrek alegazioak aurkeztu dituzte. Ezker abertzalearen arabera, plan zuzentzaileak ez du portu azpiegitura berri baten eraikuntza justifikatzen: “Planak suposatzen duen hazkunderako beharrizan premiazkoa eta estrategikoa ez dago merkatu datuetan zein balorazio sozioekonomikoetan oinarritua”. Horrez gain, plan zuzentzaileak zein ingurumen txostenak finantziazioaren eragina ez dutela aztertzen adierazi du ezker abertzaleak. “Plan zuzentzailek prozedurak urratzen ditu, eskumenak modu iruzurtian erabiltzen ditu eta herritarren parte hartzetik ihes egiten du. Plan honen benetako bultzatzaileak portuko ekimenetik kanpo dauden eragileak dira. Hauek izaera publikoa duen bazkide baten bila dabiltza, Portu Agintaritza, zeinak diru publikoaren bidez plataforma eta eremuak sortuko dituen, bertan bestelako ekinbideak finkatuko dituzten eragile pribatuek, inolaz ere portu ekinbideari loturarik izango gabe”, azaldu dute ezker abertzaleko kideek. Aralarrek, bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Pasaiako Portu Agintaritzari eta Estatuko Portuei bakoitzak bere eskumenen arabera, “anbiguotasunean mugitzen den eta gauzatzen ez den proiektu hori bultzatzeari utzi” diezaiotela eskatu die. “Gero eta azterketa, datu eta txosten gehiago ezagutu, orduan eta argiago dugu kanpoko kaiaren proiektuak inguru hori biziberritu ordez, bere hiri eremua, landa eremua, Jaizkibel mendia, eta itsas eremua txikituko” dituela [...]
Hilak 23 16:30. Puzgarriak Saldisen. 17:30. Musika Mugimenduko ikasleen erakustaldia, Gezalan. 19:00. Talde koraleko eta Txinparta abesbatzako ikasleen kontzertua, Gezalan. 19:30. Gabonetako kontzertua musika eskolako akodeoi taldearekin, orkestrarekin...
Udalbiltzaren aurkako epaiketa bukatuta, epaiaren zain daude auzipetuak. Horietako batek, Imanol Esnaolak, hitzaldia emango du astearte arratsaldean udaletxeko pleno aretoan, 20:00etatik aurrera. Herriko Udalbiltza sareak antolatu du astearteko hitzald...
Erretiratutako zenbait ertzainen ideiatik abiatuta, Aserfavite elkartea sortu dute Ertzaintzan: Terrorismoaren biktima izandako ertzainen eta senideen elkartea. Elkartearen helburua kolektibo horren bozeramaile izatea da. Kolektiboa 25.000 pertsona ing...
Gabonetako oporrak bukatu eta eskolara itzuli aurretik, Lezoko haurrek izango dute zerekin kontsolatu. Izan ere, azken urteetan bezala, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak igoko dira Bekoerrota kiroldegian prestatuko duten oholtzara. Urtarrilaren 5ean izango dira herrian. Datorren astelehenean, hilaren 13an, jarriko dituzte salgai pailazoen ikuskizunerako sarrerak. Sarrera horiek Lezon eta Errenteria-Oreretan salduko dituzte, honako puntuetan: Lezon, Bekoerrota kiroldegian bertan, Altzate igerilekuetan eta Donibane kaleko Kultura eta Euskara bulegoan; Errenteria-Oreretan, berriz, Xenpelar kulturdendan. Kultura eta Euskara bulegoari dagokionez, 08:30etik 14:30era izango da irekia. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ikuskizuna ikusteko sarrera bakoitzak bost euro balio ditu. Ez dira zenbatuak izango. Hiru urtetik gorako guztiek erosi beharko dute sarrera. Pertsona bakoitzak, gehienez, hamar sarrera eros ditzake. Nahiz eta azken urteetan sarrerak agortu diren, sarrera guztiak ez badituzte saltzen, urtarrilaren 5ean bertan salduko dituzte. Horrela, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko dituzte leihatilak. 11:00tan irekiko lituzkete, 12:00etan hasiko baita ikuskizuna. Ordu erdi lehenago irekiko dituzte ateak: kiroldegiko ate nagusia eta atzealdeko arrapala. Lezoko Udaletik eskaera egin diete herritarrei: «Ikuskizunak azkeneko urteetan izan duen arrakasta kontuan hartuta, eta inguruko herrietako gurasoen eta haurren eskaera ere gehitzen dela ikusita, Udalak dei egin nahi die gurasoei: lehentasuna eman sarrerak haurrei erosteari, mesedez. Aldi berean, ahalik eta [...]