Elberdinen ‘Kantatzeko gogoa’ estreinatuko dute
Josu Elberdin pasaitarraren Kantatzeko gogoa lana estreinatuko dute etzi, Irungo Amaia Kultur Zentroan. Kontzertua Irungo Atzokoak gizonen koroaren 25. urteurrenaren baitan izango da. Elberdinen lana koroak berak eskatu zuen, urteurrena ospatzeko. Irun...
Josu Elberdin pasaitarraren Kantatzeko gogoa lana estreinatuko dute etzi, Irungo Amaia Kultur Zentroan. Kontzertua Irungo Atzokoak gizonen koroaren 25. urteurrenaren baitan izango da. Elberdinen lana koroak berak eskatu zuen, urteurrena ospatzeko. Irungo kontserbatorioko orkestrak lagunduta estreinatuko dute obra. Horrez gain, Sorozabalen Jaroff, Adams eta Busto lanak entzun ahal izango dira, Fernando Tejeroren zuzendaritzapean, 20:00etatik aurrera.