Pupu eta Lore, Pirritxen biki jaioberriak ezagutzeko sekulako ikusmina piztu da azken asteetan Hondarribian. Irungo AEK-ren eskutik etorri ziren atzo, eta hainbestekoa izan da pailazoen zaleen erantzuna, birritan atera behar izan zutela Hondartza kiroldegiko tranpaldora, 16:00etan eta 18:30etan. Bi emanaldietan goraino bete zen. Jaioberriez gain, azkenaldian Pirritxek, Porrotxek eta Mari Mototsek egindako lagun berri ezagutu ahal izan zituzten haurrek.
![Ongi Etorri Pupu eta Lore](http://oarsobidasoa.hitza.info/files/2010/12/DSC_0035-1024x680.jpg)
Hondarribiko haurrek gogo bizia zuten aspaldiko partez Pirritx ikusteko