Emaitza onak lortu dituzte Honbuko kideek Espainiako Kenpo Txapelketan
Arrakastatsua izan da Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko kideek Granadara (Espainiara) egin duten bisita. Han jokatutako eta Espainiako Federazioak antolatutako Espainiako Kenpo Txapelketan emaitza onak lortu dituzte. Pasa den azaroaren 27ko asteburuan jokatu zituzten txapelketako lehiak (kenpoko sistema guztietan), Almuñecarren, Granadan, Espainiako Estatuko kenpo kirolari onenen kontra. Kirolariek euren autonomia erkidegoak ordezkatu zituzten. Honbuko kideak Euskadiko Selekzioarekin joan ziren lehiaketara, Alain Isasa kapitaina buru zutela. Kenpoko euskal departamentuak izendatu du hala Isasa, kirolean egin duen ibilbide onagatik. Guztira, hamar kidek osatzen zuten EAE Euskal Autonomia Erkidegoko taldea, eta horietatik sei ziren Honbukoak. Oso emaitza onak lortu zituzten Honbuko kideek. Ioritz Irazusta (Helduen Maila, gerriko marroira arte). Irabazlea kontaktu osokoa ez den borrokaldian. Bigarren postua puntu borrokaldian. Hirugarren postua defentsa pertsonalean. Naiara Benitez (17 urtez azpiko maila, gerriko beltza duten emakumeak). Puntu borrokaldian irabazlea. Kontaktu osokoa ez den borrokaldian, bigarren postua. Katatan, bigarren postua. Hirugarrena defentsa pertsonalean. Ekaitz Benitez (Haur Maila, gerriko marroira arte). Defentsa pertsonalean irabazlea. Kontaktu osokoa ez den borrokaldian, bigarrena. Alain Basasoro (helduak, gerriko marroira arte). Puntu borrokaldian irabazlea. Alain Isasa (gerriko beltza duten helduak, 85 kilora arte). Kontaktu osorik gabeko borrokaldian bigarren postua. Jon Ander Rodriguez (17 urtera artekoak). Hirugarrena kontaktu osorik gabeko borrokaldian. Hirugarrena defentsa pertsonalean.
Arrakastatsua izan da Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko kideek Granadara (Espainiara) egin duten bisita. Han jokatutako eta Espainiako Federazioak antolatutako Espainiako Kenpo Txapelketan emaitza onak lortu dituzte.
Pasa den azaroaren 27ko asteburuan jokatu zituzten txapelketako lehiak (kenpoko sistema guztietan), Almuñecarren, Granadan, Espainiako Estatuko kenpo kirolari onenen kontra. Kirolariek euren autonomia erkidegoak ordezkatu zituzten.
Honbuko kideak Euskadiko Selekzioarekin joan ziren lehiaketara, Alain Isasa kapitaina buru zutela. Kenpoko euskal departamentuak izendatu du hala Isasa, kirolean egin duen ibilbide onagatik. Guztira, hamar kidek osatzen zuten EAE Euskal Autonomia Erkidegoko taldea, eta horietatik sei ziren Honbukoak. Oso emaitza onak lortu zituzten Honbuko kideek.
Ioritz Irazusta (Helduen Maila, gerriko marroira arte). Irabazlea kontaktu osokoa ez den borrokaldian. Bigarren postua puntu borrokaldian. Hirugarren postua defentsa pertsonalean.
Naiara Benitez (17 urtez azpiko maila, gerriko beltza duten emakumeak). Puntu borrokaldian irabazlea. Kontaktu osokoa ez den borrokaldian, bigarren postua. Katatan, bigarren postua. Hirugarrena defentsa pertsonalean.
Ekaitz Benitez (Haur Maila, gerriko marroira arte). Defentsa pertsonalean irabazlea. Kontaktu osokoa ez den borrokaldian, bigarrena.
Alain Basasoro (helduak, gerriko marroira arte). Puntu borrokaldian irabazlea.
Alain Isasa (gerriko beltza duten helduak, 85 kilora arte). Kontaktu osorik gabeko borrokaldian bigarren postua.
Jon Ander Rodriguez (17 urtera artekoak). Hirugarrena kontaktu osorik gabeko borrokaldian. Hirugarrena defentsa pertsonalean.