Zortzi autoetan lapurtzea leporatuta, lagun bat atxilotu dute Antxon
Gaur goizaldean, 28 urteko mutil bat atxilotu dute ertzainek Antxon. Aparkatuta zeuden zortzi autoetan lapurtzea egozten diote. Ertzaintzak Luzuriaga inguruan autoen artean norbait zebilela jakin dute eta lau auto irekita zeudela eta barruko gauzak nah...
Gaur goizaldean, 28 urteko mutil bat atxilotu dute ertzainek Antxon. Aparkatuta zeuden zortzi autoetan lapurtzea egozten diote.
Ertzaintzak Luzuriaga inguruan autoen artean norbait zebilela jakin dute eta lau auto irekita zeudela eta barruko gauzak nahastuak zeudela ikusi dute, Ertzaintzaren arabera. Ingurua begiratu eta gizon bat furgoneta baten barruan ikusi eta ibilgailua bere ez zela baieztatu ondoren, lapurreta leporatuta atxilo eraman dute.