Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Iritzia
  • Agenda
  • Eskaintzak
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Alegazio gehiago kanpo kaiaren aurka

Bidasoaldea
Gizartea

Joan den ostiralean bukatu zen kanpo kaiaren Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenari alegazioak aurkezteko epea, eta beste hainbat sindikatuk, alderdik eta eragilek bezala, ezker abertzaleak eta Aralarrek alegazioak aurkeztu dituzte. Ezker abertzalearen arabera, plan zuzentzaileak ez du portu azpiegitura berri baten eraikuntza justifikatzen: “Planak suposatzen duen hazkunderako beharrizan premiazkoa eta estrategikoa ez dago merkatu datuetan zein balorazio sozioekonomikoetan oinarritua”. Horrez gain, plan zuzentzaileak zein ingurumen txostenak finantziazioaren eragina ez dutela  aztertzen adierazi du ezker abertzaleak. “Plan zuzentzailek prozedurak urratzen ditu, eskumenak modu iruzurtian  erabiltzen ditu eta herritarren parte hartzetik ihes egiten du. Plan honen benetako bultzatzaileak portuko ekimenetik kanpo dauden eragileak dira. Hauek izaera publikoa duen bazkide baten bila dabiltza, Portu Agintaritza, zeinak diru publikoaren bidez plataforma eta eremuak sortuko dituen, bertan bestelako ekinbideak finkatuko dituzten eragile pribatuek, inolaz ere portu ekinbideari loturarik izango gabe”, azaldu dute ezker abertzaleko kideek. Aralarrek, bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Pasaiako Portu Agintaritzari eta Estatuko Portuei bakoitzak bere eskumenen arabera, “anbiguotasunean mugitzen den eta gauzatzen ez den proiektu hori bultzatzeari utzi” diezaiotela eskatu die. “Gero eta azterketa, datu eta txosten gehiago ezagutu, orduan eta argiago dugu kanpoko kaiaren proiektuak inguru hori biziberritu ordez, bere hiri eremua, landa eremua, Jaizkibel mendia, eta itsas eremua txikituko” dituela [...]

2010/12/09
admin

Joan den ostiralean bukatu zen kanpo kaiaren Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenari alegazioak aurkezteko epea, eta beste hainbat sindikatuk, alderdik eta eragilek bezala, ezker abertzaleak eta Aralarrek alegazioak aurkeztu dituzte.
Ezker abertzalearen arabera, plan zuzentzaileak ez du portu azpiegitura berri baten eraikuntza justifikatzen: “Planak suposatzen duen hazkunderako beharrizan premiazkoa eta estrategikoa ez dago merkatu datuetan zein balorazio sozioekonomikoetan oinarritua”. Horrez gain, plan zuzentzaileak zein ingurumen txostenak finantziazioaren eragina ez dutela  aztertzen adierazi du ezker abertzaleak.

“Plan zuzentzailek prozedurak urratzen ditu, eskumenak modu iruzurtian  erabiltzen ditu eta herritarren parte hartzetik ihes egiten du. Plan honen benetako bultzatzaileak portuko ekimenetik kanpo dauden eragileak dira. Hauek izaera publikoa duen bazkide baten bila dabiltza, Portu Agintaritza, zeinak diru publikoaren bidez plataforma eta eremuak sortuko dituen, bertan bestelako ekinbideak finkatuko dituzten eragile pribatuek, inolaz ere portu ekinbideari loturarik izango gabe”, azaldu dute ezker abertzaleko kideek.

Aralarrek, bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Pasaiako Portu Agintaritzari eta Estatuko Portuei bakoitzak bere eskumenen arabera, “anbiguotasunean mugitzen den eta gauzatzen ez den proiektu hori bultzatzeari utzi” diezaiotela eskatu die.

“Gero eta azterketa, datu eta txosten gehiago ezagutu, orduan eta argiago dugu kanpoko kaiaren proiektuak inguru hori biziberritu ordez, bere hiri eremua, landa eremua, Jaizkibel mendia, eta itsas eremua txikituko” dituela iritzi dio Aralarrek.

Aralarren arabera, ez dago koherentziarik eta ez dator bat kontsulta publikora aurkeztu zen txostenaren eta bere Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenaren artean.

Guztira 50 alegazio aurkeztu ditu, arrazoi ekonomikoei eta lanpostuei lotutakoak, badiaren biziberritzeari lotutakoak eta trafikoei lotutakoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Bidasoari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Hiriko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Bidasoak eta bidasoarrok behar dugulako.

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Datorren ostiralean abiatuko dira Moskuko Jaiak

2022/08/08
Irun
2

Emakumeen aurkako, edozein motako, erasoak gaitzetsi ditu udalak

2022/08/09
Hondarribia
3

[Galeria] Irungo kaleak musikaz eta dantzaz blai

2022/08/06
Irun
4

Futbolean, kluben arteko errespetua eskatu du Mariño KEk

2022/08/09
Irun
5

Irun, Espainiako Vuelta betean

2022/08/10
Irun

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.