Haurtzarokoen irteera, igandean
Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak irteera egingo du igande honetan. Karrika eta Elorrietako kaskora bitarteko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek. Mendizaleak Artaso Elkartearen aurrean elkartuko dira 09:00etan. Ibilaldia bazkariarekin bukatuko du...
Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak irteera egingo du igande honetan. Karrika eta Elorrietako kaskora bitarteko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek. Mendizaleak Artaso Elkartearen aurrean elkartuko dira 09:00etan. Ibilaldia bazkariarekin bukatuko dute. Artaso Elkartean bilduko dira 13:00ak aldera. Helduek 13 euro ordaindu beharko dute bazkaltzeko eta ikasleek, berriz, 7 euro. Aldatzeko arropa eramatea komeni da.