Ertzaintzak biktimen elkartea sortu du
Erretiratutako zenbait ertzainen ideiatik abiatuta, Aserfavite elkartea sortu dute Ertzaintzan: Terrorismoaren biktima izandako ertzainen eta senideen elkartea. Elkartearen helburua kolektibo horren bozeramaile izatea da. Kolektiboa 25.000 pertsona ing...
Erretiratutako zenbait ertzainen ideiatik abiatuta, Aserfavite elkartea sortu dute Ertzaintzan: Terrorismoaren biktima izandako ertzainen eta senideen elkartea. Elkartearen helburua kolektibo horren bozeramaile izatea da. Kolektiboa 25.000 pertsona inguruk osatzen dutela jakinarazi dute. Elkarteak bulegoa izango du Oiartzungo ertzain-etxean.