Aste honetan hiru bilera egingo ditu Hondarribiko EH Bildu koalizioak auzoetan, igandeko hauteskundeetako kanpainaren barruan. Helburua proposamenak elkar trukatzea dela azaldu du EH Bilduk.
Ezker abertzalea banatuta aurkeztuko da Maiatzaren 24ko bozetara Hondarribian. EH Bildu batetik, eta Abotsanitz alderdi berria, bestetik. Ortzi Alonso da Abotsanitzen alkategaia eta berarentzat lehen hauteskundeak izango dira.
Hezkuntzaren bidez, konpromiso kolektiboaren eta auzolanaren ideia landu beharra dagoela uste du koalizioak, "norbanakoen askatasuna eta konpromiso kolektiboa uztartuz"
Enplegua sustatzeko neurrien artean, irundarren alde egiten duten enpresei laguntza ematea da
Gipuzkoako Trainerilla Ligako seigarren eta zazpigarren jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan, eta gizonen mailan, ostiralean bezala daude kontuak, San Juan eta Hondarribia sailkapeneko lehen tokian berdinduta. Jardunaldi bakarra geratzen denez, parekotasuna azken txanpan erabakiko da, heldu den larunbatean.
Heldu den igandeko udal hauteskundeei begira euskara eta gazteria arloko proposamenak azaldu zituen Hondarribiko EAJk ostiralean.
Rosa Gomezek Surbesta liburuko zenbait poema irakurriko ditu asteartean Puntaleko eskola zaharrean, 18:00etan.
Mondragon Unibertsitatea, Mariño Kirol Kluba, Tadamun elkartea, Santiagotarrak, Elatzeta Kultur Elkartea eta Hazia Kultur Elkartea dira San Pedro eta San Martzial jaiak bitartean Urdanibia plazan txosna jartzeko aukera izango duten talde eta erakundeak.
Proko Gomezek (Irabazi Irun) gizarte justizian oinarritu du "Irunek behar duen aldaketa"
Sektorean dagoen zatiketarekin bukatu behar dela uste du Xabier Iridoy jeltzaleen buruak
Bigarrenean ere ez. Azken jardunaldian jakingo du futboleko Ohorezko Mailako taldeak datorren urtean maila berean edo Preferentean jokatuko duen. Anaitasunarekin galdu eta gero, jaitsiera jokoan izango du hurrengo larunbatean Hondartzan, Usurbilen kontra.