Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ortzi Alonso (Abotsanitz): "Gure zerrendako edozein joan zitekeen zerrendaburu"

Ezker abertzalea banatuta aurkeztuko da Maiatzaren 24ko bozetara Hondarribian. EH Bildu batetik, eta Abotsanitz alderdi berria, bestetik. Ortzi Alonso da Abotsanitzen alkategaia eta berarentzat lehen hauteskundeak izango dira.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/05/18
ortzi borobilaEzker abertzalea banatuta aurkeztuko da Maiatzaren 24ko bozetara Hondarribian. EH Bildu batetik, eta Abotsanitz alderdi berria, bestetik. Ortzi Alonso da Abotsanitzen alkategaia eta berarentzat lehen hauteskundeak izango dira. Zer moduz doa kanpaina? Oso ondo goaz, gure jardunean buru belarri. Halako kanpainak intentsitate handia dute, baita udal hauteskunde batzuetan ere. Jendearengandik jasotzen ari garen harrera oso baikorra da. Gazteak inplikatzea lortu dugu eta hori ezinbestekoa dela uste dugu. Lan egiteko gure eredua azaltzen ari gara, jendeak ezagutu gaitzan. Udal ordezkaritza lortuz gero, herrigintzan aritzeko baliabide bat izango litzateke. Lehen aldiz aurkezten zara udal hauteskunde batzuetan, eta alkategai bezala gainera. Nola daramazu? Naturaltasun osoz eta gogotsu. Beste herri mugimendu batzuetan ibilia naiz aurretik, instituzioak ezagutzen ditut eta gainera babes asko jaso dut eta jasotzen ari naiz, lan talde bikaina dugu eta erronka berriei aurre egiteko prest eta gogotsu nago. Ez zara bakarrik aurkezten. Zer nabarmenduko zenuke Abotsanitz-en zerrendatik? Argi dago lan taldea garela; gure zerrendako edozein joan zitekeen zerrendaburu eta nire inplikazioa berdina izango litzateke. Zerrenda polita osatu dugu, nagusiki gaztea. Ilusioa eta energiaren isla. Esperientziaz jositako beteranoak ere badira gurean, proiektu sendoaren adierazle. Bi zutabeen uztartze honek zerbait adierazi nahi du. Gauzak beste modu batera egin behar direnaren konpromisoa abiarazi nahi dugula eta hori da gure hautua. Nabarmendu nahi nuke ere Abotsanitz ez dela hautes-zerrendan doan jendea bakarrik, lan talde zabala baizik. Eta programan, zeintzuk dira puntu garrantzitsuenak? Gure programan nabarmentzen dugu udalaren ateak ireki behar ditugula, herritar eta eragilee guztiei. Esaterako, gizarte zerbitzuetan planteatzen dugu hondarribiar orok jakin behar duela zein zerbitzu dagozkion, gizarte zerbitzuak herritarroi dagokigun eskubideak dira, eta informazio nahikoa eta egokia izan behar dugu. Etxebizitza arloan, etxebizitza publikoa bultzatu behar da. Bizi baldintza duina alokairu sozialetik dator eta alokairuaren kultura indartu behar da, aukera desberdinak uztartuz. Etxebizitza kooperatibak ere kontuan izan behar genituzke. Eta kultura eta ondareari ere garrantzia handia ematen diogu, eta horregatik kultur eragile eta udalaren arteko elkarrizketa bultzatuko dugu. Gune publikoen erabilera eta kudeaketa plana egin, herritarrei gune desberdinak irekiaz. Eta herriko ondare historiko-artistikoaren gestiorako oinarriak ezarri, Hondarribiko ondarearen kudeaketan hobetuz. Alkatetza lortuko bazenu, zein izango da hurrengo lau urteetan udalean lan egiteko modua? Kalera ateratzea izango litzateke gure lan egiteko modua, kalera atera jendearengana joan, ekarpenak jaso. Horretarako udal batzordeak egokitu behar dira, herriko eragile eta herritar desberdinak parte hartu dezaten. Udaleko ateak ireki eta erraztasunak jarri eraikin eta gune publikoak erabil daitezen, denonak baitira, herritarrek ordaindutako zergetatik sortuak. Oreka bat bilatu, eta inoiz ez udala pribatua izango litzatekeen zerbait bezala kudeatu. Non jarraituko duzu zenbaketa? Zerbait berezia antolatu al duzue? Hauteskunde eguna ahaldun gisa jarraituko dut, hautes-mahaietan egoteko asmoa dut. Eta hauteskunde gaua Olagarro kultur elkartean jarraituko dugu, bertaratu nahi duen guztia gonbidatu nahiko nuke bide batez. Egin al duzu kinielarik? Zenbat zinegotzi lortuko dituzuela uste duzu? Abotsanitzek udal hauteskunde hauetan parte hartzeko erabakia hartu zuenean, udal ordezkaritza izateko helburuarekin izan zen. Beraz zinegotzi bat lortuko bagenu gure helburua beteta izango genuke. Dena dela, ikusteko dago herriarengandik jaso dezakegun babesa. Kiniela bat egin ez gero aukera guztiak dira posible.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.