Heldu den igandeko udal hauteskundeei begira euskara eta gazteria arloko proposamenak azaldu zituen Hondarribiko EAJk ostiralean.
Heldu den igandeko udal hauteskundeei begira euskara eta gazteria arloko proposamenak azaldu zituen
Hondarribiko EAJ-k ostiralean. Txomin Sagarzazu jeltzaleen alkategaiak euskararekiko konpromisoa agertu zuen komunikabideen aurrean, eta zerrendako kide guztiek konpromiso hori bere egiten dutela erantsi zuen: “EAJko zinegotziek noiznahi eta nonahi erabiliko dute euskara. Jendaurreko agerraldietan, udaletxeko lanean eta gure jarduera-agendan lehentasuna emango diegu euskarazko adierazpideei”.
Gazte ekimenekin lankidetzan ariko da EAJk
Gazteriari dagokionez, gazte zerbitzuak eguneratzeko asmoa dutela adierazi zuen Sagarzazuk: “Haur, nerabe eta gazteentzako udal zerbitzuak berrituko ditugu, Psilocybe, Gazte Xaia eta Herri Olinpiadak ekimenekin lankidetzan ariko gara eta gazteen aisialdi lokalen erabilera programa abian jarriko dugu”.