
Ehunka lagun bildu dira gaur arratsaldean Alberto Anguera plazan "auzotar patruilen" manifestazioari aurre egiteko; garaipena argia izan da.

Aurten ere, Aitzondo Euskara Taldeak hitz gurutzatuen topaketa nagusia antolatuko du Palmera Monteron; aurtengo berritasuna, hiruko finala.

Urriaren 7tik 8ra Zabaltza plazan askotariko gaien inguruan hausnartuko dute, hala nola bakardade ez hautatua, gazteen osasun mentala, migrazioa eta elikadura osasuntsua.

Eragile antifaxistek elkarretaratzea egingo dute gaur (ostirala) arratsaldean Alberto Anguera plazan, bertatik abiatuko den 'auzo patruilen' mobilizazioari aurre egiteko.

Urriko asteazkenetan, 18:30ean, maskulinitatea lantzeko zinema zikloa antolatuko dute; proiekzioekin batera, protagonistekin solasaldiak izango dira.

Hamabigarren edizioaren hirugarren eta azken saioa izango da, eta egun osorako egitaraua antolatu dute kontzertu eta tailerren bidez.

Ostiraleko osoko bilkuran hitza hartu zuela eta, nabarmendu dute Nuñoren hitzak ez direla Irungo Ahal Dugu taldearenak.

Egonaldi Turistikoen gaineko Zerga onartu dute osoko bilkuran, EAJk, EH Bilduk, PSOEk eta Elkarrekin Podemos-eko Thania Pazosek baietz bozkatu ostean. Besteak beste, etxebizitza turistikoetan geratzen direnek 6,5 euroko tarifa ordaindu beharko dute.

Eragile antifaxistek urriaren 2an mobilizatzeko deia egin dute, egun bererako 'Colaboración ciudadana' taldeak deitutako "mobilizazio arrazista eta faxistaren" aurrean. Aldarrikatu dute Irun harrera hiria dela eta "migratzaile guztiak direla ongietorriak".

Txingudiko bertso eskolan izena emateko epea irekita dago haur, gazte zein helduentzat. Oinarriak ikasteko edo bat-batean bertsoak egiten trebatzeko eskolak dira.

Erdi Arotik gaur egunerako Irungo baserri, borda, errota eta burdinola izan ditu hizpide ikerketa lanean; 10.000 euroko zuzkidura jaso du.

Auzotarrekiko gertutasuna eta gizarte-eragileekin harreman zuzena duen entzute aktiboko prozesua aurkeztu dute, Palmera Monteron.

Abenduaren 4ko 21:30eko kontzerturako sarrerak agortu egin dira. Egun bererako bigarren kontzertua ezarri dute, 18:30ean.

Igande honetan, hilak 4, 10 kilometroko Txingudi Korrika egingo dute Irun, Hondarribia eta Hendaia artean; 09:25etik aurrera mozketak izango dira.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Dantza eta kantua ardatz duten jardunaldiak antolatuko ditu Bidasoa Txingudi Partzuergoak hilaren 5etik 10era bitarte.

Urriaren 7tik 30era, 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako egitasmoak hiriko lau parke bisitatuko ditu asteazkenero eta ostiralero, bi txandatan.

Prozesu orokorreko 20 proposamen eta gazteen 22 proposamen izan dira bozkatuenak; azken bozketa urriaren 2tik 6ra izango da.

Asteburu honetan, Txingudi Errugbiko harrobiko taldeek 2026-2027 denboraldia hasiko dute; igandean, Hondarribian, errugbi eskolen topaketa antolatuko dute.

Luis de Uranzu kaleko 1. zenbakiko administrazioan zigilatutako txartel baten jabeak kobratuko du, hamabostetik hamahiru asmatuta.