Albisteak

Euskotrenen E2 linea indartuko dute ostegun eta ostiralean

Gipuzkoako Foru Aldundiaren hautaketa prozesu bateko azterketak egingo dituzte Ficoban, eta joan etorriak errazteko jarriko dituzte tren gehiago.

Artia eta Martindozenea gaztelekuak irekiko dituzte bihar

12-17 urte arteko nerabeei begirako egitarauarekin zabalduko dituzte ateak. Ate ireki saioak egingo dituzte bi gaztelekuak ezagutzeko.

Eguberrietako argien aurreinstalazioarekin hasiko dira bihar

Azaroaren 29tik aurrera piztuko dituzte argiak, baina, bihartik aurrera, argiztatuko dituzten guneetan kableak eta lineak bezalakoak jarriko dituzte.

Mugikortasunaren kontzientziazioan arituko da Hondarribia

Europako Mugikortasun astearen harira, hainbat ekimen antolatu ditu udalak herriko eragileekin batera. Autoak ez erabiltzearen aldeko kontzientziazioa du helburu egitasmoak.

Erletxeak berriz ireki ditu ateak

Astelehenetan irekiko dute bulegoa, 12:00etatik 13:00etara. Larreaundi-Olaberriako Iñigo de Loiola kalean daude kokatuta.

Garazi Kamiok eta Karlos Linazasorok bereganatu dute Irun Hiria literatur saria

Bi urtean behin egiten den literatur lehiaketaren irabazleak iragarri dituzte. Txema Garcia-Vianak eta Maite Lopez las Herasek jaso dituzte epaimahaiaren aipamen bereziak.

60 urtetik gorakoek badute zer egin

60 urtetik gorakoei begirako Bizi Gogoz egitasmoaren gaineko azalpenak eman dituzte udaleko kideek. Izen ematea hilaren 19an zabalduko da.

Mugikortasun Jasangarriko sailburuak Adifen Irungo geltoki berria bisitatu du

Susana Garcia Mugikortasun Jasangarriko sailburuak geltoki berria bisitatu du, eta lanak "erritmo onean aurrera" doazela zehaztu du.

David Nuñok Irunek izango dituen erronkak zerrendatu ditu

Beste gauza batzuen artean, aparkalekuen arazoa, osasun egoera, merkataritza edota Udaltzaingoa izan ditu hizpide Elkarrekin Irungo bozeramaileak.

Plaiaundiko erronka solidarioak bost urte bete ditu

Ekimen honek Plaiaundi LHIIren balio nagusiak islatzen ditu: prestakuntza gizartearekiko konpromisoa eta lankidetza.

Hondarribia Wikipedian presenteago egoteko, tailerra liburutegian

Abenduaren 11 eta 18ko arratsaldetan egingo dute tailerra, Zuloaga Etxea liburutegian, 18:00etatik 20:00etara.

AGENDA

Asteburuan Bidasoan zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Herritarren partaidetza fasean sartu da Hondarribiko II. Plana osatzeko prozesua

Abenduaren 15era arteko epea izango dute hondarribiarrek eta herriko elkarteek planaren zirriborroari ekarpenak egiteko aukera.

Zaisa Txingudik ezin izan du Uni Bilbo mendean hartu

Uni Bilboren hirugarren taldeak garaipena lortu zuen Plaiaundin (12-18).

Bidasoa bizirikek ekintzaileei zuzendutako programazioa abian jarri du

Programazioak ekintzailetzan hasi berri direnei prestakuntza praktikoa eta laguntza eskaintzea du helburu.

PSE-EEk sei milioiko zuzenketak aurkeztu dizkio udal aurrekontu proposamenari

Udal gobernuak 408.000 euroko balioko bederatzi onartu dituela onetsi, baina beste guztiak alboratu dituela salatu du PSE-EEk.

'Urak darama. Bidasoako emakumeen memoriak' erakusketa aurkeztuko dute

Ainhoa Resano Meladok eta Miren Tirapu Goikoetxeak egindako ikerketa eta sorkuntza proiektua CBAn aurkeztuko dute bihar, 19:00etan.

Aduana Zaharraren eraikin historikoa zaharberritzen hasi dira

Via Iruneko Hiri Barruti Berritzailea sortzeko estrategiaren erdigune bihurtu eta iHub inklusibo eta adimendu bat osatu nahi dute.

Bueltan da Be Veggie jaialdia hainbat berritasunekin

Euskadiko jaialdi beganoa Ficobara itzuliko da abenduaren 6tik 8ra bitarte.

Gehiago