Zaisa Txingudik ezin izan du Uni Bilbo mendean hartu

Uni Bilboren hirugarren taldeak garaipena lortu zuen Plaiaundin (12-18).

Zaisa Txingudi eta Uni Bilbo C arteko partida.Txingudi RT

Zaisa Txingudik ezin izan zion hasierako erritmoari eutsi, eta Uni Bilbo hirugarren taldeak mendean hartu zuen Irungo taldea. Hasiera ona egin ondoren, bigarren zatian bilbotarrak indartsuago aritu ziren. Azken markagailua 12-18 izan zen, eta porrot honekin geroz eta urrutiago ditu igoera postuak. 

Igande honetan, 12:00etan hasita, Iruñean jokatuko du Euskal Ligako hurrengo jardunaldia. Emakumeen taldeak, ordea, Getxon jokatuko du, egun eta ordu berean. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.