
Maiatzeko osoko bilkuran 0,76 kilometro koadroko eremua arautzeko ordenantza aurkeztuko dute, eta abendurako behin betiko onestea aurreikusi dute.

Puntaleko haur parkea berritzea, Akartegi auzoan bankuan jartzea, argiztapena hobetzea, seinalizazioak hobetzea... 228 proposamenetatik 12 aukeratu ditu Hondarribiko Udalak. 210.148,49 euro izango dira.

Irun eta Hondarribiaren arteko autobus zerbitzua 00:30ak arte luzatuko dute, orduerdiko maiztasunarekin; hilaren 17an martxan jarriko dute.

Bigarren Mundu Gerra bukatu zen egunaren harira, ekitaldi instituzionala antolatuko dute omenaldia eta aitortza egiteko, 11:30ean hasita.

OCR kirolak Irunen badu bere lekua. Hilaren 28tik 31ra, 2.500 atleta bilduko dira hirian Europako Txapelketan parte hartzeko, hainbat modalitatetan.

Guztion Alardearen ekimenez, Hondarribiko Udalak lehenengoz emakumeek Alardean parte hartzearen aldeko eskaera bat onartu du. Abotsanitzek eta EH Bilduk mozioaren alde egin zuten; EAJk eta PSE-EEk ez zuten bozketan parte hartu.

52. edizioa maiatzaren 8tik 10era bitarte egingo dute, antolatzeko zalantza ugari izan ondoren, ilusioz ekingo diote aurtengoari.

Apirileko udalbatza egingo dute gaur, eta ezarritako puntuen artean, gaur egun kanpo zerbitzuz kudeatzen den informatika saila berreskuratzea eztabaidatuko dute.

'Zubiak eraikiz: gizarte eragileen jardunaldiak' antolatu dituzte, eta besteen azalean jartzeko ariketa sakona egitea izan dute xede.

Txingudiko Zerbitzuak erakundeko zuzendaritzak bilera bat osatu zuen gatazkako bi aldeak elkartzeko xedearekin. Baina bertara ez zen zuzendaria, ez aholkulari juridikoa ezta kanpo teknikaria agertu.

Bidasoko Maratoi Erdiak 2026ko edizioaren txeke solidarioa banatu dio Saharar herriaren aldeko konpromisoa duen elkarteari.

Foru kalean, Minasoroetan eta Baserritar etorbidean izango dira lanak, besteak beste.

Udalak eraikinaren jabetzak erosi ondoren, degradazio egoeran dagoen eraikina eraisteari ekin dio espazio publikoa hobetzeko.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako Zesta Puntako banakako finalak izango dira igandean Jostaldi pilotalekuan. Hondarribiko bi puntistak elkarren artean lehiatuko dira.

Maiatza bukaeran egingo dira partiduak, baina jada izen ematea irekita dago. Finala hilaren azken egunean izango da, eta hainbat sorpresa izango dira.

Maiatzeko asteazkenetan eta ostiraletan, euskararen erabilera sustatzeko jolasak antolatuko dituzte hiriko hainbat parketan.

Udal egutegia sortzeko prozesu parte-hartzailea martxan jarri dute, eta dagoeneko herritarrek argazkiak bidal ditzakete urriaren 31era arte.

Mugaz gaindiko proiektuei zuzendutako deialdia abiaraziko dute lankidetza, trukea eta kohesioa sustatzen jarraitzeko.

OARSO BIDASOKO HITZAren papereko edizioak 1.000. zenbakira iritsiko da maiatzaren 15ean. Horren harira, mahai-ingurua antolatu du HITZAk Lezoko Gezalan (18:00).

Maiatzean, adinekoentzako zentroak dinamizatzeko eskaintza zabaleko hogeitaka jarduera antolatuko dituzte hainbat auzotan.