Elkarrekin Podemos-IUk "gogo onez" hartu du Eusko Jaurlaritzaren urratsa

David Nuño bozeramaileak "presioa egiten jarraitzeko unea" dela nabarmendu du "ebakuntza-gelak hemen geratuko direla bermatzeko".

Elkarrekin Podemos-IU Bidasoa ospitaleko langileekin.

Gotzone Sagardui sailburuaren lehen planak 18 hilabetez Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa Onkologikora leku aldatzea proposatzen zuen. Orain aldiz, “ebakuntza-gelak Bidasoa Ospitalean gera daitezen bermatzeko lehen urratsa” eman dela adierazi du David Nuño Irungo Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak. Hala ere, “hausnarketan beste urrats bat” emateko eskatu dio sailburuari.

Elkarrekin Podemos-IUk “gogo onez” hartu du Eusko Jaurlaritzaren urratsa. Hala ere, honakoa “aurrerapausoa” dela adierazi du bozeramaileak, eta era berean “presioa egiten jarraitzeko unea” dela nabarmendu du “ebakuntza-gelak hemen geratuko direla bermatzeko”.

Bestalde, maiatzaren 9an, Podemos-IUk eskatu ostean, Osasun Bidasoa plataformak Eusko Legebiltzarrean agerraldia egingo duela jakinarazi du taldeak eta  koalizioak plataforma babesten jarraituko duela ondorioztatu du David Nuño bozeramaileak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.