
Galtzaraborda auzoko bizilagunak kexu dira, hiru aste daramatzate argirik gabe: “Gabonetako argiak jarri dizkigute, baina argindarrik gabe”. Udalak arazoa ez duela konponduko ziurtatu dute, eta hori salatzeko kandelak eta karteltxo bat ja...

Eguberriko festak direla eta, abenduaren 24an eta 31n Herriko Etxea arratsaldez itxia egongo da. Halere, hautesle zerrendetako izen-emateetarako, urteko azken egunean Erregistro Zibila irekita izanen da, 13:30etik, 17:30era.

Jai eguna dute gaur Oiartzun Irratiko kideek, beraz, ez da zuzeneko saiorik izango.

Gipuzkoako Bigarren Mailan, areto futbolean aritzen den herriko taldeak garaipena eskuratu du asteburuan: 1-3 irabazi zion Denak Taberna taldeari. Hala, urtea lehenengo postuetan bukatuko dute oiartzuarrek: hirugarren postuan daude, 27 punturekin. Gabo...

Liga hasi zenetik hirugarren porrota jaso zuen asteburuan Saskilagunak-ek: 55-60 galdu zuen Alde Zaharra taldearen kontra. Porrotaren ondoren, sailkapenean postu bat behera egin dute oiartzuarrek. Hirugarren postuan daude eta 21 puntu dituzte. Gaboneta...

Xabier Cazorla judoka lezoarrak urrezko dominak pilatzen jarraitzen du. Izan ere, pasa den asteburuan Iruñeko Gabonetako Txapelketaren XIV. ekitaldian bere pisuan onena izatea lortu zuen Usurbil Judo Taldekoak. Kadete Mailakoentzako judokentzako antol...

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin die herritarrei: “Demokrazia nahi dugulako. Nahikoa delako. Herri honek sufrimenduzko eta bidegabekeriazko aro hau atzean utzi eta bere bidean aurrera eg...

Gabonetan haurrek ez dute ikastetxera joan beharrik izango, eta nahikoa denbora izango dute euren modura ongi pasatzeko. Hala, lagungarri suertatuko zaizkie Udalak prestatu dituen Gabonetako ekintzak. Urtero moduan hainbat ekitaldi izango dira, baina a...

Irungo Bilgune Feministak bi astelehenero Antxeta irratian duen Gonekin ero bero irratsaioa Zabaltza plazatik emitituko dute bihar larunbatean, martxoak 12, Emakumearen astea amaitzeko ondoren antolatu duten festa ibiltariko aurrekari bezala. Egitaraua...

Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) Ohorezko Erregional Mailan aritzen diren mutilek, Ondarroako Aurrera taldea izango dute kontrario asteburuko jardunaldian. Bihar jokatuko dute partida, 16:30ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. Oiartzuarrak sailkapenek...

Udalarrantzek, Euskadiko arrantza udalerrien sareak, urteko batzarra ospatu du gaur goizean Hondarribiko Udalean. Udalarrantz neurri desberdineko euskal arrantza udalerrien sarea da, bereziki arrantza jarduerarekin erlazionatutakoa. Sare hau EUDELen ba...

La Herrera Herrira herritarren batzordeko kideek prentsaurrekoa deitu dute gaur arratserako, hilaren 19rako (larunbata) antolatu duten ekitaldi herrikoaren berri emateko.

Erregional Ohorezko Mailakoek 25. jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Pasajes bigarren postuan dago eta puntuak lortzen saiatuko da lidergoa berreskuratzeko asmoz. Aretxabaletaren kontra jokatuko du, etzi, 16:30ean. Trintxerpek Mondragon hartuko du e...

Big Firngers taldeak joko du bihar (hilak 12), 22:00etatik aurrera, Antxoko Romeral tabernan. Sarrera doan da

Pasaia Antxoko sarbide berria inauguratzera etorri eta anbulatorio berria eskatzera irtendako herritarren protestekin topatu. Gaur goizean izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusi Markel Olano, Bide Azpiegituretako diputatu Eneko Goia, Lurralde eta Mugikortasun diputatu Arantza Tapia eta errepideetako zuzendari orokorra Luis Mari Apraiz bertan zirela. Antxoko alkateorde Ander Poza han zen, Udalaren izenean. 10:00etarako zegoen deituta sarreraren inaugurazioa, eta ordu berbererako pilatu dira han bertan dagoen anbulatorioaren parean herritarrak, pankarta eskuan. Ekitaldi hasi eta berehala entzun dira lehen oihuak, eta horren aurrean, Olano eta Goia herritarrengana hurbildu dira. Ekitaldiaren ondoren beraiekin biltzekotan geratu dira eta hala egin dute. Inaugurazioa bukatu eta anbulatorioa bisitatzen egon dira Foru Aldundiko arduradunak. Han lan egiten duten profesionalekin hitz egin dute, eta anbulatoriotik irtendakoan herritarren kexak entzun dituzte. Anbulatorioa egitearen ardura Eusko Jaurlaritzare na eta Osakidetzarena dela gogoratu diete herritarrei, Pasaiako badiaren leheneratzearekin hartutako konpromisoa berrestearekin batera.

Biteriren parte-hartze prozesuaren bigarren faseari ekingo diote bihar. Denon artean eta denontzako Antxo eraikitzen lelopean, Udalak antolatuta, Antxoko errealitate sozio urbanistikoa ezagutu nahi dute herritarren ikuspuntutik. Goizeko hamarretan jarr...