Rafaela Romeroren hitzaldia PSE-EEren eskutik
Rafaela Romeroren hitzaldia
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Rafaela Romerok hitzaldia emango du datorren asteartean, Errenteriako PSE-EEk antolatuta. Las instituciones al servicio de la ciudadanía (Erakundeak herritarren zerbitzura) hitzaldiaren baitan, Gipuzkoan eta Euskal Herrian bakea, jasangarritasuna, memoria, elkartasuna eta lana sustatzeko oinarriak emango ditu Romerok Reina aretoan 18:30etatik aurrera. Errenteriako PSE-EEk herritar guztiei luzatu die parte hartzeko deia “izan ditzaketen zalantzak argitu eta galderak egiteko”.

