Biteriri buruzko lehen bilera bihar izango da

Biteriren parte-hartze prozesuaren bigarren faseari ekingo diote bihar. Denon artean eta denontzako Antxo eraikitzen lelopean, Udalak antolatuta, Antxoko errealitate sozio urbanistikoa ezagutu nahi dute herritarren ikuspuntutik. Goizeko hamarretan jarr...

Biteriren parte-hartze prozesuaren bigarren faseari ekingo diote bihar. Denon artean eta denontzako Antxo eraikitzen lelopean, Udalak antolatuta, Antxoko errealitate sozio urbanistikoa ezagutu nahi dute herritarren ikuspuntutik.

Goizeko hamarretan jarri dute hitzordua, Antxoko ikastolan. Bertaratzen direnek, informazioa jasoko dute eta eztabaidatzeko aukera izango dute.

Hiru saio
Hasiera batean hiru saio finkatu dituzte: lehenengoa bihar egingo dute, bigarrena hilaren 19an eta hirugarrena 26an. Dena den, saio gehiago egon daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.