
Denak Tabernaren kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia Oiartzunek, Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futboleko ligaren baitan. Gaur da partida, 20:30ean, Ibarran (Gipuzkoa), Belabieta kiroldegian.

Asteburuko jardunaldian Alde Zaharra taldea izango du aurrean Saskilagunak-ek. Etzi eguerdian jokatuko dute partida, 12:00etan, Elorsoro kiroldegian. Oraingoz, Saskilagunak taldeak bigarren postuari eusten dio sailkapenean, eta Easo Berri liderrak beza...

Azkeneko jardunaldia irabazita hartu dituzte Gabonetako oporrak Nazional Mailako Ligako OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neskek. Pasa den asteburuan 1-2 irabazi zioten Berrio-Otxoa taldeari eta asteburuan honetan dagoeneko ez dute jardunaldirik. Hurrengo p...

Ohorezko Erregional Mailako mutilek Rotetaren kontra jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Bihar da partida, 15:30etik aurrera, Karla Lekuona zelaian. Ligako sailkapenean, orain, bosgarren postuan daude oiartzuarrak 25 punturekin. Roteta, aldiz, sailka...

Ttak-ek hainbat Kale Ekintza saio antolatu ditu haurrentzat, Gabonetako oporretarako. Lehenengo saioa bihar egingo dute. Hala, herria apainduko dute 6-12 urteko haurrek. 16:30ean elkartuko dira Doneztebe plazan. Hurrengo saioak hilaren 22tik aurrera eg...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Gazte atala. 11:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertulia. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Bertxoko. 18:00etan: Arguyuan (errep...

Udalak bultzatuta San Pedron egiten ari diren Ondartxori buruzko parte-hartze prozesuak gaur du bigarren saioa. 10:00etan hasiko da saioa, ikastolan. Pasaiako alkate Maider Zigandak esan duenez, lehengo larunbatean egin zuten saioan 40 lagun inguruk pa...

Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak adierazi duenez, 22 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, 19:30 inguruan, Ertzaintzak. Iturri berberaren arabera, ustezko lapurrak adin txikiko bati mehatxu egin zion telefono mugikorra lapurtzeko asmoz. Biktimak abisua ...

Erregional Preferente Mailako Allerruk etzi arratsaldean jokatuko du hamalaugarren jardunaldiari dagokion partida. Mariñoren kontra jokatuko du, Irungo Landetxa auzoko Ugalde futbol zelaian. Partida 17:30ean hasiko da. Bai Mariño baita Allerru ere sa...

Herritarren zenbait jokabide arautzeko alkatetzak ordenantza zibikoa proposatu du. Herriko elkarte batzuei aurkeztu die, eta hamabost egun izan dituzte ekarpenak egiteko, azaroaren 30era arte. Herriko 34 elkarte eta auzo elkartek osatutako koordinakund...

Beraun Bera elkarteko bazkideek batzar orokorra egingo dute etzi, eta 10:30ean jarri dute lehen hitzordua eta 10:45ean bigarrena. Hala nola, 2010eko ekitaldiaren gaineko azalpenak emango dituzte.

Pasa den larunbatean, hilaren 5an, Lauhaizeta Akordeoi Orkestrak, Coria del Rioko “Santa Maria” abesbatzarekin batera, kontzertu bat eman zuen Sevillako Nuestra Señora de los Dolores elizan. Lauhaizeta Akordeoi Orkestra, Hernani, Irun Mutriku eta ...

Martxoaren 17an Manu Ugartemendia Isasaren kontrako epaiketa hasiko da Parisen eta autobusa antolatu dute hara joateko. Asteazkenean abiatuko da eta ostegunean bueltatu. Izena emateko zerrenda ohiko tokietan egongo da jarrita. Epaiketaren nondik norako...

Eskola Pilota egitasmoko partidak jokatuko dituzte etzi, Kontzejupeko, Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako pilotalekuetan, 16:00etatik 17:30ak arte. Gainontzeko erabiltzaileek ezingo dituzte frontoiak erabili ordu horietan.

Xanistebanetako Jai Batzordearen bigarren bilera asteartean izango da 19:00etan liburutegian. Iazko balorazioan egindako proposamenen harira, aurtengo herriko jaietarako zenbait berritasun planteatu dira. Elkarteei bileratan parte hartzeko deia luzatu ...

Altxorraren bila ariko dira etzi herriko 6-12 urteko haurrak, Kale Ekintzan. Gurutze auzoko Bizardia elkartean jarri dute hitzordua, 16:30ean. Eguraldi txarra egiten badu, elkartean bertan geratuko dira eta musika jolasak egingo dituzte.

Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Hondarribian izan da gaur goizean, eta Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, harrera egin dio Udalean. Jarraian, herria bisitatu dute, batez ere, Gune Historikoko proiektuak ikusteko, eta bisitaldian Maria Jesus Aranburu, Kultura eta Euskera diputatua izan da. Olanok azaldu duenaren arabera, Hiriko Gune Historikoa berreskuratzen laguntzen jarraituko du Diputazioak, eta kasu honetan, San Nikolaseko Baluartea berreskuratzeko ere, laguntza eskainiko dute. Azken legealdian Udalak eta Diputazioak izan duten kolaborazio harremana errepasatu dute, eta aurrera begira ere erronka berriak aurkeztu dituzte. Azken urteetako elkarlanak ondorengo fruituak eman ditu: Erreginaren Baluartea, Harresiak, Parrokia eta Kultur Etxea. Bestetik ,”Garraio publikoak aldaketa jasan du Hondarribian, herritarrak oso konten gaude, eta Diputazioak beharrezkoa genuen laguntza eman digu”, azaldu du Aitor Kerejetak. Markel Olanok, etorkizunari begira lau erronka aipatu ditu. Lehenengoa kultura arloan, harresiaren berreskuratzea izango litzateke, baita San Nikolaseko baluartea ere. Lanak garatzeko aurrekontu handia beharko da, eta Olanok aurrera eramateko konpromisoa azaldu du. Bigarrena, eskualdeak Gipuzkoako beste hainbat bailarekin daukan desoreka deuseztea da, eta Diputazioaren aldetik oreka mantentzeko lanean jarraituko dutela azaldu du, Teknologi Parkea Zubietara zabalduz. Hirugarrenik, Olanok, garraio publikoa ere azpimarratu nahi izan du, eta Irun eta Hondarribi arteko konexioari dagokionez, tranbia ezartzearen aukera ikusten du egokien eskualderako. Laugarrenik eta azkenik, errepideen gaia izpide, gaintxurizketatik aireportura [...]

Ahotsak ekimenaren baitako mahai-ingurua egingo dute gaur, 19:30etik aurrera, Irungo Musika Eskolan. Gatazkaren aterabidea, emakumeen ekarpena izenburuarekin mamitu dute solasaldia, eta bertan sei emakumek parte hartuko dute. Honakoak dira: Nekane Alze...

Presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egingo dute etzi, 12:30ean, Sargian. Ondoren, 13:30ean, bazkaria egingo dute Hazia elkartean, gero argazkia ateratzeko.

Waterpoloko Eskola Ligako eta Gipuzkoa Openeko partidak etzi jokatuko dituzte Azken Portu kiroldegian, lau zehazki. Horregatik, ohiko erabiltzaileek ezin izango dute bertako igerilekua erabili 15:30etik 22:00etara. Irungo Udaleko Kirol Sailetik jakinar...